Faktoria Jerusalemen. Eduki berezia
Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari dena eta Israelgo gizarteak dioena. Lekukotzak eta analisiak, Jerusalemetik zuzenean. Israelgo hauteskundeen atarian, Iñaki Guridik eta Euskadi Irratiko lantalde zabalak landutako edukia."Israelek seguru egon nahi badu, bakea behar du bizilagunekin"
Varsen Aghabekian, Palestinako Aginte Nazionaleko Atzerri Ministroarekin hitz egin du Iñaki Guridik Ramalan, Israelgo hauteskundeen biharamunean. 5 milioi palestinarren gobernua dira, nahiz Israelek guztiz baldintzatu euren jarduna. Nazioartearen eta israeldarren presioa eskatzen dute Israelgo gobernuak bere politika alda dezan.
"Su-etena gezurra da. Gazako palestinarrak akituta gaude"
Sderoten, Gazako mugatik 800 metrora, hitz egin du Oihane Yustosek Gaza barruan bizi diren Saja medikua eta Baraa kazetariarekin; eta laguntza bideratzen ari den Aitor Zabalgogeaskoarekin. "Ura eta jatekoa lortzea oso zaila da egunero" esan digute. "Ez dago bizitoki segururik". Eta munduko liderrei dei egin diete: "Eraikitzen dugunagatik izan nahi dugu ezagun; ez hiltzen gaituztelako"
"Inora mugitzekotan, hilerrira izango da"
Zisjordanian, kolono israeldarrek inpunitate osoz jazartzen dituzte bertako palestinarrak. Iñaki Guridik hitz egin du Hebrongo nekazariekin eta haien irmotasunaren lekuko izan da. Itxaropenari eusten diote, kolonoen indarkeriak izutu eta bizitza hondatu arren.
"Egin genuena gaizki dago"
Soldadu israeldarren testigantzak biltzen ditu "Breaking the silence" elkarteak, aspalditik. Nadav Weiman zuzendariarekin hitz egin du Iñaki Guridik: "Soldadu israeldarrek ikusitako eta eragindako indarkeria erotzekoa da". "Erantzule gara eta politikoki zerbait egin nahi dugu gauzak aldatzeko".
Saio berezia Jerusalemetik
Israelgo parlamentuko hauteskundeei jarraipen zabala Faktorian.
- 8:30 Mikel Ayestaran, Mikel Reparaz kazetarien analisia eta herritarren iritziak. Zer dago jokoan haustekundetan - 9:05 Solasaldia: Mikel Irastorza Jerusalem, Antxon Barroso Ramallah, Xabier Madariaga, Natale Seron. Zer dio gizarteak, non dago irtenbidea. Raja, Baraa, Gazako lekukotzak. Aitor Zabalgogeaskoa, Mugarik gabeko medikuak. 9:30 Zisjordanian bizi diren palestinarren testigantzak. Nadav Weiman, "Breaking the silence" elkarteko zuzendaria. Jerusalamen: Iñaki Guridi, Oihane Yustos, Iñigo Alustiza, Beñat Ibargoien.