Hau ez da sexuari buruzko tertulia bat
Elizabeth Olaskoaga sexu-hezitzailea, Amaiur Macias arte eszenikoetako sortzailea, Itsaso Bakedano sexu aholkularia, Ibai Fresnedo Hiruki Larrosako kidea, Saioa Otegi psikologoa eta Jon Imanol Etxabe sexologoa elkartzen ditu Faktoria magazinak, sexuaz, harremanez eta gorputzez hitz egiteko. Intimotik plazara, garena.Sekretuak: zer onura eta zer kalte?
Itsaso Bakedano, sexu hezitzailea eta Amaiur Macías, filosofia irakaslea, sekretuei buruz. Gardena izateko inperatiboa, intimitatea zaintzeko premia, bikote barruko kodeak, zaintza, onartu ezin ditugun egiak etab. Horretaz guztiaz aritu dira Faktorian, "Hau ez da sexuari buruzko tertulia bat" atalean.
Sexua argia piztuta edo itzalita?
Itsaso Bakedano sexu hezitzailea eta Amaiur Macias filosofia irakaslea aritu dira gaurko "Hau ez da sexuari buruzko tertulia bat" atalean. Argi gorria, zuria, horia, ilunpea, argiantza edo ilunbista. Nahi adina aukera, argiarekin jolas egiteko, gorputzak harremanean jartzen direnean.
Nola landu sexualitatea haurrekin?
Elizabeth Olaskoaga eta Ibai Fresnedo aritu zaizkigu euren eskarmentutik. Nola landu haurrekin intimitatea, mugak, askatasuna, ahalduntzea. Komunikazio bideak zabaltzearen garrantzia aipatu digute eta nabarmendu, haurrekin ezer landu aurretik, helduek egin behar dituztela etxeko-lanak. Dena, Faktoriako "Hau ez da sexuari buruzko tertulia bat" tartean.

