loading
Lege oharra

LEGE OHARRA

1.- GUAUREN TITULARRAREN INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu: GUAU plataformaren eta www.guau.eus webgunearen (aurrerantzean, GUAU) enpresa titularra EITB MEDIA S.A.U da (aurrerantzean, EITB MEDIA). Bere egoitza soziala honakoa da: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, Bilbo 48013. Bere IFK honakoa da: A48139232. EITB MEDIArekin harremanetan jartzeko telefonoa (34) 94 656 3000 da, fax zenbakia (34) 94 656 3095 eta posta elektronikoa guau@guau.eus da.

2.- GUAUN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

GUAUren Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria GUAUn argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

Erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta pribatutasun politika www.guau.eus/pribatutasun-politika/ eta Lege Oharra www.guau.eus/lege-oharra/ zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin. GUAU bisitatzeak ez du erabiltzailea erregistratzera edo datu pertsonalak ematera derrigortzen. Hala ere, edukiak ikusteko erregistroa beharrezkoa da eta baita datu pertsonalak ematea ere. Datu horiek EITB MEDIAren jabetzako datuen tratamendu batean sartuko dira eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, pribatutasun politikan ezarritakoarekin bat. Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen zaio, erabiltzailea bera izango da pasahitza gorde eta egoki erabiltzearen arduradun bakarra. Horrenbestez, erabiltzaileak pasahitza arduraz eta konfidentzialki erabiltzeko eta hirugarren bati ez uzteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak pasahitza galdu edota ezegoki erabili duelako hirugarren batek webguneko zerbitzuak modu bidegabean erabiltzen baditu bere pasahitzarekin, erabiltzailea bera izango da arduraduna. Erabiltzaileak, pasahitza galduz gero, berehala jakinarazi beharko dio EITB MEDIAri.

Erabiltzaileak GUAUren bitartez eskaintzen dituen edukiak eta gainontzeko zerbitzuak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Jarraian, erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko da. Adibide moduko zerrenda da; ez da inolaz ere zerrenda itxia. Honako hauek dira webgunean debekatuta dauden erabilpen ezegoki horiek:

  • Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, jendearen esku jartzea edozein komunikazio-modalitate publikoren bidez, edukiak eraldatzea edo aldatzea, kasuan kasuko eskubideen titularraren baimena izan ezean, edo kasu bakoitzean legez baimenduta ez badago.
  • EITB MEDIAren, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea.
  • Edukiak eta, bereziki, webgunearen edo aplikazioaren bitartez eskuratutako edozer informazio honako helburu hauetarako erabiltzea: publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozer helburu komertzial lortzeko komunikazioak bidaltzeko, hainbat pertsonari eskatu ez dituzten mezuak bidaltzeko edota informazio hori edonola hedatzeko.
  • Eta, oro har, edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea suposa dezakeen edozer jarduera.

EITB MEDIAk GUAUn eskaintzen duen edozer zerbitzu aldez aurreko inolako jakinarazpenik gabe behin-behinekoz edota behin betiko eteteko eskubidea izango du, baita erabiltzailearekin duen harremana bertan behera uztekoa ere, erabilpen ezohikoren bat antzemanez gero.

Erabiltzaileak EITB MEDIAri GUAUren bitartez emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Horrenbestez, erabiltzaileak hainbat edukitara sartzeko bete behar dituen formularioetan emandako datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzailearen ardura izango da EITB MEDIAri emandako informazio guztia eguneratuta mantentzea, bere benetako egoerarekin bat etor dadin. Horiek horrela, erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen arduradun bakarra, baita emandako informazioaren ondorioz EITB MEDIAri edo hirugarrenei eragindako kalteena ere.

GUAUn jasotako edo gainontzeko erabiltzaileen esku jarritako informazio guztia dohainik lagakotzat jotzen da. Erabiltzaileak uko egingo dio dohainik erabil ezin daitekeen edozer informazio emateari.

3.- JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

EITB MEDIA da GUAUren titularra edo/eta berak du webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia. Era berean, EITBrenak dira webgunearen bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak...). Horrenbestez, horiek guztiek jabetza industrialari eta intelektualari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako babesa jasotzen dute. EITB MEDIA da webguneko diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien edo logotipoen, frameen, bannerren, softwarearen eta bere kodeen, letra tipoaren, objektuaren eta abarren titular bakarra eta berak du horiek guztiak ustiatzeko eskubidea.

Erabiltzailea GUAUra sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi EITB MEDIAk eskubide horiei osotasunean edota partzialki uko egin dienek, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik edota inolako lagapenik egin duenik. Erabiltzaileek erabilera pribatua eman diezaiekete webguneari eta bertako edukiei, baina inoiz ere ezingo dute horien erabilpen komertzialik egin, elementuak aldatu, erabilpen pribatutik harago erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu. Horiek horrela, ez dago baimenduta egile eskubideen copyright oharra ezabatzea, saihestea edota aldatzea, ez eta EITB MEDIAk dituen eskubideak identifikatzen dituen beste edozer elementu ere. Debekatuta dago, halaber, babeserako bitarteko teknikoak, hatz marka digitalak edota edukietan informaziorako edo/eta identifikaziorako egon daitekeen beste edozer mekanismo ezabatzea, saihestea edo aldatzea. GUAUn sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, edota eskuratutako informazioaz baliatuz produktu edo zerbitzu berririk sortu, baldin eta EITB MEDIAren edo dagokien eskubideen titularraren idatzizko baimen espresik ez badu. Erabiltzaileak erabilpen pertsonala emateko bakarrik egin ditzake bistaratzea eta karga; ezin izango du hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat egin.

4.- ADINGABEAK

Adingabeek beti eskatu eta eduki beharko dute gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren onespena webgunera edo aplikaziora sartu ahal izateko. Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreek daukate GUAUko informazioa edo edukiak baimentzeko, mugatzeko eta, hala erabakiz gero, eskuratzea debekatzeko ahalmena eta zilegitasuna.

Baimenik gabeko adingabeek debekatuta daukate GUAUra sartzea. Adingabea bertan sartzen bada, gurasoen, tutorearen edo lege ordezkariaren baimena daukala ulertuko du EITB MEDIAk. GUAUn agertzen diren edukiak aurrerago aipatuko ditugu askotariko ikus-entzuleei zuzenduta daudenez, baliteke atal batzuetan adingabeentzat desegokiak diren edukiak edo zerbitzuak egotea. Atal horietara sartzea debekatuta izango dute 18 urtetik beherakoek.

EITB MEDIAk jakinarazten dizue badaudela eduki eta zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea iragazten eta blokeatzen duten programa informatikoak, guraso-pina besteak beste. Programa horien funtzioa gurasoek adingabeak zer zerbitzutara edo edukitara sar daitezkeen erabakitzea da. Programa horiek adingabearen interesak zaintzeko tresna baliagarriak izan daitezke, Internetek ematen dituen aukerak eskuratzea eragotzi edo debekatu behar izan gabe.

5.- ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

  • 5.1 Webgunea, aplikazioa edota sarrera kodeak gaizki erabiltzeagatik erantzukizuna salbuestea. EITB MEDIA ez da inoiz ere lege oharra ez irakurtzeagatik edota bertako baldintzetan ezarritako obligazio espezifikoak ez betetzeagatik zuzenean edota zeharka sortutako kalte-galeren erantzule izango. Erabiltzaileak dira GUAUko edukiak eta zerbitzuak identifikatzeko eta haietan sartzeko kodeen erantzule bakarrak. Identifikazioa kode ezkutu edo pasahitzak eta erabiltzailearen izenak osatzen dute. Horiek horrela, EITB MEDIA ez da aipatutako sarrera kodeak modu ezegokian erabiltzearen erantzule izango, ez eta erabiltzaileek gaizki erabiltzeak, galtzeak edota ahazteak edota baimenik ez duten hirugarrenek bidegabeki erabiltzeak eragindako kalteen erantzule izango.

  • 5.2 GUAUren funtzionamenduagatik erantzukizuna salbuestea. EITB MEDIAk ez du bermatzen webguneko edo aplikazioetako edukiak uneoro erabat eguneratuta, zehaztuta edo/eta eskuragarri egongo direnik. Hala ere, dituen aukeren barruan eta teknologiak ahalbideratzen duen neurrian, beharrezko neurri guztiak hartu ditu GUAUk etenik gabe funtziona dezan eta birusak zein gainontzeko osagai kaltegarriak izatea eta hedatzea galarazteko. GUAUren bitartez ematen duen zerbitzua bertan behera gera daiteke hainbat zergatiren ondorioz. Kasu horietan, EITB MEDIAk ez du inolaz ere etenaldi horrek erabiltzaileei edota beren ekipoei eragin diezazkiekeen kalteen ardura hartuko. Era berean, EITBk ez du inolako ardurarik izango bere zerbitzuetakoren bat etetearen ondorioz datuak, informazioa edota fitxategiak galtzeagatik; horrenbestez, uko egiten dio horietatik eratorriko edozer kalte-galeraren ardura hartzeari. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu zerbitzua erabiltzeak sor ditzakeen arrisku guztiak, baita EITB MEDIAk ez duela inolako ardurarik hartuko zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezak, sartzeko akatsek, segurtasun sistemen urraketek, edota erabiltzailearen beharrak edo aurreikuspenak ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galeren gainean. EITB MEDIA ez da hirugarrenek GUAUren bitartez emandako zerbitzuek izan ditzaketen akatsen edo gabezien erantzule. EITB MEDIAk webgunean zerbitzuak emateko edota iragartzeko aukera eman diezaieke hirugarren erakundeei, baina ez da zerbitzu horiek erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko arduraduna izango; horrenbestez, EITB MEDIA ezin izango da horien erantzuletzat hartu.

  • 5.3 Webgunetik eskura daitezkeen web orrietako edukiengatik erantzukizuna salbuestea. EITB MEDIAk ez du bermatzen bere sarean edota erabiltzaileak bere webgunetik eskura ditzakeen sareetan dauden datuen, programen, informazioen edota iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidagarritasuna edota moralitatea, haien jatorria edozer izanda ere, bere borondatetik edo/eta kontroletik kanpo badaude. EITBren webguneak EITB MEDIAK kudeatzen ez dituen beste atari batzuetara jotzeko loturak edo estekak izanez gero, EITBk adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haien edukien edota pribatutasun politiken arduradun. Ezin izango da beste edozer ataritik webgunera loturarik edo estekarik ezarri, EITB MEDIAk aldez aurretik horretarako baimen espresik ematen ez badu.

6.- COOKIEN ERABILPENA

GUAUk cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webgune edo plataforma honetatik era pertsonalizatuan ahalik eta erraztasunik handienarekin nabigatu ahal izateko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen erreferentziarik eskaintzen. Erabiltzaileak EITB MEDIAk bidalitako cookie-en berri emateko eta ez onartzeko konfiguratu ahal izango du bere nabigatzailea. Erabiltzaileak cookieak blokeatzea erabakitzen badu, gerta daiteke www.guau.eus webgunearen ezaugarri batzuk ondo ez ibiltzea. Lege-oharraren ondoko "Cookien politika" atalean www.guau.eus/cookien-politika kontsulta dezakezu web honetako cookien erabilerari buruzko informazio guztia.

7.- POSTA ELEKTRONIKOZ JASOTAKO MEZU KOMERTZIALAK

Hartzaileek berariaz onartutako edo baimendutako mezu komertzialak bakarrik jasoko dituzte posta elektronikoaz, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraiki, 21.2 artikuluak Telekomunikazioen Lege Orokorreko Azken Xedapenetako Lehenak dioenaren arabera jasotzen duen salbuespena kenduta; hau da, aurretik kontratu bidezko harremana baldin badago salbu. ** 8.- BALDINTZA OROKORREN ALDAKETA**

EITB MEDIAk osotasunean edo partzialki aldatu ahal izango ditu lege ohar honetan ezarritako zehaztapen eta baldintzak. GUAUn sartzeko eta berau erabiltzeko baldintza orokor hauetan agertzen diren modu berean ezagutarazi beharko ditu aldaketa horiek.

Horrenbestez, baldintza orokor hauen indarraldiak bat egingo du erakusgai dauden denborarekin. Osotasunean edota partzialki aldatzen direnean, baldintza orokor berriak sartuko dira indarrean. EITB MEDIAk edozer unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu GUAUko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena. Kasu horietan, erabiltzaileak ez du inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango. Baldintza orokor hauetako 2. atalean azaldutako webgunea erabiltzeko debekuek indarrean jarraituko dute iraungitze horren ostean ere. ** 9.- ESKUBIDE URRAKETAK SALATZEKO JARDUNBIDEAK**

Erabiltzaileek jabetza intelektualeko eskubideen arloan aplikagarri den araudia errespetatzeko onartutako betebeharrari kalterik egin gabe, EITB MEDIAk hirugarrenen eskubideak babesteko beharrezko jardunbideak ezartzea du xede. Horrenbestez, erabiltzaileek webguneko edukiek beren jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituztela uste badute, behar bezala sinatutako komunikazioa bidaliko diote EITB MEDIAri, jarraian zehaztutako baldintza eta edukiekin:

  1. Erabiltzailearen adierazpena, eduki jakin batek bere jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituela jakinaraziz.
  2. Edukiaren deskripzioa eta kokapena.
  3. Jabetza intelektualeko eskubideen urraketa jardunbidearen azalpena (adibidez, soinua kopiatutakoa da, bideoa beste bideo original baten kopia da...).
  4. Jabetza intelektualeko eskubideek babestutako objektuaren identifikazioa (adibidez, titulua, editorea, datak...).
  5. Harremanetarako informazioa, EITB MEDIAk edo/eta ustez araua urratu duen erabiltzaileak dagokion erantzuna bidal dezan. Jakinarazpena EITBren Zerbitzu Juridiko eta Kontratazio Zuzendaritzara bidali beharko da: Basurtuko kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo 48013 (Bizkaia).

10.- LEGE-ARAUDIA, JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

GUAUren Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute. Webgunea erabiltzea -erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta webgunearen Pribatutasun Politika www.guau.eus/pribatutasun-politika/ eta Lege Oharra www.guau.eus/lege-oharra/ zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.