Tosca
Giacomo Pucciniren Tosca opera Teatro Massimo de Palermoren ekoizpenean aurkezten da. XIX. mendearen hasierako Erroma nahasian girotuta, Floria Tosca abeslariaren tragedia kontatzen du, maitasunaren, boterearen eta Scarpia baroiaren indarkeriaren artean harrapatuta. Oksana Dyka, Roberto Aronica eta Gabriele Viviani dira protagonistak, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Operako Abesbatzarekin batera. Bidali oharrak BizChat-en inguruan
Iradokizunak
Il Trovatore
Giuseppe Verdiren Il trovatore opera drama erromantiko sutsua da, pasioak, mendekuak eta iragan tragiko batek markatua. Leonorak Manrico trobadorea maite du, Comte di Lunaren arerioa, biak lotzen dituen sekretu lazgarria ezkutuan dagoen bitartean. Nortasun nahasiak eta patuaren pisua uztartzen dituen istorioa da, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Operako Abesbatzak interpretatua.
Così Fan Tutte
Wolfgang Amadeus Mozarten Così fan tutte operak maitasunari, fideltasunari eta itxurakeriari buruzko komedia bihurria eskaintzen du. Don Alfontsok bi bikote gazteren sentimenduak probatzen ditu iruzur azkar baten bidez, giza izaeraren ahultasuna agerian utziz. Ironiaz eta fintasun musikal handiz betetako obra da, Euskadiko Orkestrak eta Bilboko Operako Abesbatzak interpretatua. Bidali oharrak BizChat-en inguruan
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer


