Seta Espazioa, un lugar para la creatividad y la cultura en Gasteiz
Maitane Argote Guzman artistaren proiektu berria ezagutu dugu: Seta Espazioa. Areto, estudio, denda eta akademia bat izango da, San Martin auzoko Abendaño kaleko 37. zenbakian. Arteaz gozatzea proposatzen digu, bestak beste, tailerren eta eskolen bidez. Era berean, tokian tokiko artisten topagune izango da.
Iradokizunak
Conversaciones que cuidan
Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.
Historias del mundo
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
Recalculando...
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin.
Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete.
Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea.
Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”