24 instrumentos, mil historias y mucho rock and roll: ¡Pirata en estado puro!
Gure gaurko bixigu VIP-a Luis María Moreno, Pirata izenez ezaguna, musika du bandera eta 24 instrumentu bizkar gainean. Hiru urterekin hasi zen akordeoia jotzen, eta, ordutik, ez da oholtzetatik jaitsi: hainbat taldetan aritu da, eta Barricada, Marea, Orquesta Mondragón eta C. Tanganarekin partekatu du musika. Gaur, ia lau hamarkadako ibilbidea errepasatuko dugu: Errenteriako lehen kontzertuetatik 'Late Motiv' saiora egindako jauzira. Han Andreu Buenafuenterekin egin zuen bat, eta hark "konplize aparta" dela esan zuen. AC/DCren euskarazko bertsio birala ere gogoratuko dugu, baita 'Gaupasa' saioko telebista-abenturak ere. Pasadizoz, konplizitatez eta umorez betetako solasaldia, argi daukan musikariarekin: "Benetan kalean ikasten da".