Asier Goitia, Ulma: "Konfiantzaren gainean eraikitzen da mundua"
Andamioak, kofratuak, euste-hormak, zinbriak, zurkaizte-egiturak... eta izendatzen ez dakigun beste hamaika produktu dituzte txukun-txukun erakusgai ULMAkoek, propio horretarako egokitutako pabilioi handi batean. Oñatin, jakina. Han hasi eta handik hazi baita kooperatiba hori. Dozenaka herrialdetan ari da gaur egun, ingenieritza lanik sofistikatuenetan. Asier Goitiak, ULMAko Aplikazio Zentraleko Zuzendariak, beren lanaz eta izaeraz hitz egin digu.
