4. Maixa Lizarribar
Joseina Etxeberriak Maixa Lizarribarrekin egin du hitzordua, Altzon, haren gurasoen etxabean. Maixa eta Ixiarren abesti asko sortu zituzten leku berezi horretan. Hasierako garaiak oroitzean, “publikoa ez zegoen ohituta bi neska gazte bakarrik ikustera oholtzan” azpimarratu du musikariak.
10. Eñaut Elorrieta
Zarautzen elkartu da Joseina Etxeberria Eñaut Elorrietarekin. Inspiratzeko, itsasertzari begiratu bat eman eta sartu dira entsegu lekura. Aurreko jabeak banan bana jarri zituen adreiluak lekuan eta antzematen da mimoa arkupeak sortzen duen akustikan. Eñautek bertan sortzen ditu kantuak, ukituz ukitu, adreiluak jartzen diren bezala.
Eñaut Elorrietak disko berriaren aurrerapena egin digu eta gero eta gehiago entzuten den galderari erantzun dio: Ken7 itzuliko
8. Belako
Belako industria gunean kokatuta dago izen bereko proiektuaren zutoina. Mundu mailan biran ibiltzen den musika taldeak Brightonen grabatu du disko berria. Joseina Etxeberria Josu Ximun eta Lore Nekane Billelabeitiarekin solastu da, etorkizun hurbilaz, mundu mailako biraz eta pegatina bidez dotoretzen dituzten musika tresna bitxiez.
A! eta inprobisazio ederra oparitu diote.
7. Janus Lester
Bera eta Sara herrien artean dagoen “Aduana zaharrean” entseatzen du Janus Lester talde nafarrak. ”Habia” bertatik-bertara ikusi du Joseina Etxeberriak.
Jokin Pinatxok, gaztea izanagatik, luzaro bete du musikari rola Berako bandan eta txarangetan parte hartuz. Abeslari bezala, Garazi Esnaolak lagunduta aritzen da eta "10 totem"i opari ederra egin diote.
10. Eñaut Elorrieta
9. Gozategi
8. Belako
7. Janus Lester
6. Bele
5. Kaotiko
3. Latzen
2. Sara Zozaya
1. Delirium tremens
Iradokizunak
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer
0. Sona: euskal musikari eskainitako podcasta
“Sona” euskal musikari eskainitako podcasta da eta Euskal Herriko soinu mapa osatzera dator.
“Sona” podcastean musikariak gertutik ezagutu, zuzeneko musikaz gozatu eta abesti ezagunak beste modu batera entzungo ditugu: bertsionatuta.
Istorioak, momentuak eta zuzenekoak Jokin Bereziartuak gidatuta.
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez

