Kristina Uzkudun, 30 urte baino gehiago elektrikari lanak pasioz bizitzen
Kristina Uzkudun elektrikari lakuntzarra saritu du aurten, Nafarroako Gobernuak, Lan autonomoaren sailaren alorrean. uzkudunek 30 urte baina gehiago daramatza elektrikari bezala, eta sektorean dagoen emakume autonomo bakarrenetarikoa da Nafarroan. Aitortu digu, hain zuzen, emakume izateagatik mespretxuak jaso dituela maiz, baina albo kalte horrek ez dio bere ogibidearekiko duen pasioa kendu. Hori dela eta, emakume gehiago animatu ditu elektrikari gisa hastera.

