Laura Penagos, Kolonbiatik Euskal Herrira etorritako aktorea
Bere etxe espiritualtzat du Laura Penagos kolonbiarrak Euskal Herria. 18 urte egin ditu gurean, eta egokitzea erraza egin zitzaion arren, aktore lanak bilatzeko zailtasunak dituela azaldu digu. Penagos kritiko azaldu da, halaber, ulertezina iruditzen baitzaio euskal gizartearen aniztasuna pantaila handi zein txikietara ez eramatea: "Errelatoa beti da berdina: zuria eta burgesa".

