Ekaitz Bertiz eta "La bola negra". Naomi Watts eta sail ofiziala
Ekaitz Bertiz, 'La bola negra' filmeko zuzendaritza taldean aritutako zinemagile sunbildarrarekin hitz egin dugu. Aurretik, Naomi Watsen Donostia saria eta sail ofiziala errepasatu ditugu, Mikel Yarza, Jorge Gil eta Begoña del Tesorekin. Glaxo, Garrat du vaimmu eta Krux filmak
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

