Omar Herrera, Kataluniako Vidreresetik Arrigorriagara etorritako eduki sortzailea
Omar Herrerak urtebetean ikasi du euskara. Kataluniako Vidreras herrian jaioa, bere bizitzako planak goitik behera aldatu ziren, orain urte batzuk, egungo bikotekide euskalduna ezagutu zuenean Metallica taldearen kontzertu batean, Bilbon. Ordutik, familia osatu eta Euskal Herrian bizi da. Egun, gainera, euskararen eta euskal kulturaren inguruko bideoak egiten ditu sare sozialetan.

