10. ¿La IA realmente funciona? Cómo medir impacto y ROI
El videopodcast del congreso de la IA Aplicada de Euskadi
10. ¿La IA realmente funciona? Cómo medir impacto y ROI
2026
15min
Adimen artifizialari buruz hitz egitea ez da nahikoa; orain, erakundeen barruan benetako emaitzak frogatu behar dira. Felix Díezek azaldu du nola neurtu IAren inpaktua, eta zer adierazlek laguntzen duten ulertzen negozioari balioa ematen ari zaion ala ez. Eraginkortasunari, metrikari eta aukerak benetako emaitza bihurtzeari buruzko elkarrizketa.
9. Data first, la condición necesaria para una IA escalable
Funtzionatzen duen adimen artifizialeko estrategia ororen atzean, datu-oinarri sendo bat dago. Alberto Rezolak azaldu du zergatik “data first” kultura eraikitzea funtsezkoaden, IA proiektu eraginkor, eskalagarri eta iraunkorrak garatzeko. Datuen balio estrategikoari buruzko ikuspegi praktikoa.
8. Talento en la era IA: transformar personas para transformar negocios
Adimen artifizialaren etorrera, prozesuak eta tresnak eraldatzen ari da, baina baita erakundeetan lan egiteko modua ere. Alfredo Zurdok azaldu du nola egin aurre aldaketa honi talentuaren, taldeen egokitzapenaren eta gaitasun profesional berrien garapenaren ikuspegitik. Eraldaketa teknologikoaren alderdi humanoan zentratutako elkarrizketa.
7. IA bajo control, claves para una gobernanza efectiva
Gero eta enpresa gehiagok txertatzen dute adimen artifiziala beren prozesuetan, baina gutxi gelditzen dira behar bezala gobernatzeko modua aztertzen. IA modu seguruan eta eskalagarrian ezarri ahal izateko, Rodrigo Martínezek kontrol, gainbegiratze eta konfiantza ereduak ezartzearen garrantziaz hausnartu du. Gobernantzari, araudiari eta teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko solasaldia.
6. De asistentes a agentes, la nueva generación de IA empresarial
IA gero eta autonomoagoak diren ereduetara eta agente adimendunetara eboluzionatzen ari da. Duela urte gutxi laguntzaile birtualez hitz egiten genuen; gaur egun, berriz, jarduteko eta erabakiak hartzeko gai diren agenteez ari gara. Aritz Galdosek azaldu du nola ari den aldatzen adimen artifiziala, eta zer ondorio izan ditzakeen aldaketa horrek erakundeen lan egiteko moduan.
5. IA sostenible, reducir coste energético sin frenar la innovación
Jasangarritasunari eta adimen artifizialari buruzko elkarrizketa honetan, Iraia Ibarzabalek azaltzen du, berrikuntzari uko egin gabe nola optimizatu ereduak eta prozesuak IAren inpaktu energetikoa murrizteko. Teknologia honen etorkizun arduratsuari buruzko hausnarketa beharrezkoa.
4. Innovación con impacto: IA soberana para la mejora empresarial
Elkarrizketa bateratu honetan, Aizea Lojo eta Iñaki Martínek IA burujabearen papera eta sektore estrategikoetan gaitasun teknologiko propioak garatzearen garrantzia aztertu dituzte. Industria, berrikuntza eta autonomia teknologikoari buruzko solasaldia da.
3. Del piloto al impacto, ¿como escalar la IA sin perder foco?
ApplAI ON AIr elkarrizketa honetan, Paula Urainek adimen artifizialaren gaur egungo erronka handienetako bati heltzen dio: proiektuak pilotu fasetik harago eramatea eta benetan produkziora iristea. Esperientzia errealetatik abiatuta, erakundeek IA soluzioak eguneroko jardunean ezartzeko orduan aurkitzen dituzten oztopoak aipatu ditu. Enpresa errealitatearekin, eta ezarpenaren erronkekin oso lotutako solasaldia.
2. IA sin estrategia es solo hype: Cómo construir una estrategia IA que funcione
Enpresan adimen artifiziala ezartzeko estrategia argi bat izatearen garrantziaz. “Enpresa guztiek ez dute gauza bera egin behar IArekin, baina guztiek behar dute norabide argi bat.” Elkarrizketa honetan, Itziar Cuencak hausnartzen du nola eraiki estrategia errealistak adimen artifizialaren inguruan, inprobisazioan edo benetako eraginik gabeko joeretan erori gabe.
1. De 0 al primer caso real, ¿cómo activar la IA en tu organización?
Adimen artifizialarekin hastea erraza dirudi, baina benetako erronka, enpresa barruan aplikatzea da. Angel Condek azaldu du, jakinmin teknologikoa benetan funtzionatzen duten erabaki, lehentasun eta erabilera-kasuetan nola bihurtu. Solasaldi zuzena, asmotik ekintzara nola pasa ulertzeko. Lehen erabilera-kasuen eta haien arrakasta baldintzatzen duten faktoreen ikuspegi praktikoa.
9. Data first, la condición necesaria para una IA escalable
8. Talento en la era IA: transformar personas para transformar negocios
7. IA bajo control, claves para una gobernanza efectiva
6. De asistentes a agentes, la nueva generación de IA empresarial
5. IA sostenible, reducir coste energético sin frenar la innovación
4. Innovación con impacto: IA soberana para la mejora empresarial
3. Del piloto al impacto, ¿como escalar la IA sin perder foco?
2. IA sin estrategia es solo hype: Cómo construir una estrategia IA que funcione
1. De 0 al primer caso real, ¿cómo activar la IA en tu organización?
Iradokizunak
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
PrevenTIC
IKT eta sare sozialek ezkuta ditzaketen arriskuetaz ohartarazi nahi duen podcasta da "PrebenTIK". Fikzioaren bidez, arrisku kasu errealak lantzen dira eta hauetan oinarrituta azaleratzen dira adibideak, egoera zail horiei nola aurre hartu eta prebentzioaren garrantziaz ohartarazteko. Tresnak eskura jartzea da helburua.
Gordexola. Recalculando...
"Bizitza osoko" bizilagun bat eta etorri berri bat. "Realculando..." saioak Gordexola ezagutu du Jokin Inoriza eta José Antonio Pérez Ledoren eskutik. Bizkaiko Enkarterrietako herri honetako iragana, hiztegia eta ohiturak ezagutzera gonbidatu gaituzten bertako historialari bat eta "istorio-egile" bat, gidoilari eta idazlearekin hitz egiten dugun bitartean, besteak beste, Ondas Sariekin aintzatetsitako ibilbide luze bati buruz.
