2. Etsaiak, lagunak eta mamuak
Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salahekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarren Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
8. Enperadore lokartua itzartuz
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira erabat geldiarazteko.
Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Orreaga
Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
6. Hiru erregeen mahaia
Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Muñozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera. Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
5. Hobeto hilda
Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta. Bitartean, Aitorrek Muñoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
4. Bidezidorrak
Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salahk eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Muñoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek. Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jareren amak ere Monastegiaren aurka.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
3. Piztiak ala abereak
Ziutadelaren alderdi iluna ezagutu du Nizarrek, Gernaniarren Federazioko Faktoria Nagusian esklabuen pare lan egitera behartuta, dohainik gabeko beste hainbeste pertsonen moduan bizi da. Ikerrek ere begiak zabaldu ditu Karl, bere morroiaren lagun egin denetik. Eibarren, Baltza amorratuta dago, Monastegikoek Germaniarren gudaontzi ugari geldiarazi dituztelako.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
1. Berriro Itzuliko balitz
Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
0. Trailerra
8. Enperadore lokartua itzartuz
7. Orreaga
6. Hiru erregeen mahaia
5. Hobeto hilda
4. Bidezidorrak
3. Piztiak ala abereak
1. Berriro Itzuliko balitz
Iradokizunak
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Hiru pertsonaia dira soinu-fikzioko protagonistak, Adimen Artifiziala, beronen ebaluatzailea eta prozeduraren arduraduna. Joseba Apaolazak jokatzen du buruzagiaren papera eta Ramon Agirre eta Lorea Intxaustik beste biak. Anartz Zuazuak egin du aktore zuzendaritza, gidoia Martin eta Xabier Etxeberriak, eta Oier Aranzabalek zuzendu du taldea. Grabaketak eta nahasketa, Lasarteko ULU Estudioetan egin dira. Soinu Banda Iban Urizar, Amorante musikariak berariaz sortua da podcasterako eta Alain Urrutiak egin du Artea.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.