4. Traganarrua
Abordaiaren ostean, Jarek itsas lapurrei nahi dutena eraman eta bakean uzteko esaten die. Ez da lapurtzen dioten lehen aldia. Itsas ontziko Kapitainak interesez aztertzen ditu Jarek biltegian dituen burdin zakuak, baina ez da horren bila etorri, Jareren bila baizik. Aitorrek, Batzarraren osteko afarian, urduri dagoela aitortzen die Eneko eta Iratiri; ez du garbi ikusten Batzarrean zein jarrera hartu.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
0. Trailerra: Ekaitza badator
Hemen duzu Artxipelagoaren aurrerapena zure belarrien gozagarri. Jantzi aurikularrak, soinu inguragarria hobeto jasotzeko.
Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.
8. Itsasargia
Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik.
Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Belar-itsasoa
Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda.
Aitorrek portura jaistean ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen dio honek eta Aitor zerbait susmatzen hasten da.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
6. Apokalipsia
Madame Pompidouk Ipar Afrikako "bahitzaileen" gorpuak topatzen ditu eta Artxipelagoko agintariei jakinarazten die. Gorbeiako Batzarrean, Aitor informazioa irentsi nahian dabil. Muñozek Barrako itsasontziak Jareren bila ipiniko dituela agintzen dio.
Nizar eta Jarek Ainguratuen herrixkan ez dakite zer egin, nora joan. Iker transmisorea konpontzen saiatzen ari da mezu bat bidaltzeko baliatu ahal izateko. Baina bat-batean herrixkan alarma oihuak entzuten dira.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
5. Ainguratuak
Traganarruaren txikizioaren ostean, Jare eta Nizarren txalupa ia hondoratua topatzen du Ikerrek eta bere etxera eramaten ditu, Hernioko mangladietan kokatua dagoen Ainguratuen herrixkara.
Baltzaren ordainpeko bahitzaileek hiltzat jotzen dituzte Jare eta Nizar baina, badaezpada, esploratzaileak bidaltzen dituzte haien bila.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
3. Itoginak
Euskal Artxipelagoko Batzarraren hasieran, Muñoz, Eibarko agintariak gogor hitz egiten du Ipar Afrikako Ligak suposatzen duen arriskuari buruz. Babes egiturak indartzeko beharra azpimarratzen du, eta gudarostea sortzea etor daitezkeen erasoei aurre egiteko.
Jare eta Nizar, erdi haserre, badiatik urrundu dira beste itsas ontzi batek jarraitzen dituela ohartu gabe. Laster, ustekabeko topaketa izango dute.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
2. Gorbeiako arbola
"Artxipelagoa" podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari.
Badaki Jare bihotz onekoa dela eta maitasuna hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabiarren aurkako joera gogorra dutela esaten dio. Bitartean, urrunetik, itsasontzi ezezagun batek jarraitu egiten ditu.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
1. Hiru olatuak
Ongi etorri "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.
Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da.
0. Trailerra: Ekaitza badator
8. Itsasargia
7. Belar-itsasoa
6. Apokalipsia
5. Ainguratuak
3. Itoginak
2. Gorbeiako arbola
1. Hiru olatuak
Iradokizunak
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.