8. Zomorroak
Eibarren, Baltzak Muñoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, Itauntzailearekin egin beharko du borroka handik bizirik ateratzekotan. Salah eta Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak ere erasora joko du Eneko eta Iratiren heriotzaz ohartuta, nahiz eta Baltzak oraindik ere arma ezkutu bat baduen: zomorroak.
Monastegian egoera ez da xamurragoa: Pompidouk Jare, Nizar Eta Iker Jonasen esku utziko ditu Jerome bere semea berreskuratzeko, nahiz eta amaiera ez den uste bezain ondo joango. Jonasek, opio eta diru truke hiru lagunak germaniarri salduta, Zuricheko portura iritsiko dira helikopteroz eta han ezusteko norbait izango dute zain.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Azpisugeak
Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, haien bila zain dauden Pompidou eta Nizarrekin egingo dute topo. Sendabideak itxaron egin beharko du hala ere, Pompidouk, inor ohartu gabe, hiru gazteak lokartuko bait ditu Petrikiloaren edabeaz baliatuz.
Eibarren giroa ez da hobea. Zakur kutsatuen gorpuen erasoa, Baltzak berriz ere Muñozen aurre egiteko probestuko du, hau haserraraziz. Ezustean, Baltzak Eneko eta Iratik Salahrekin izandako grabazioa aireratuko du ordea, jendeak Muñoz traidore gisa ikusteko. Enekok eta Iratik Aitor topatu eta askatuko dute azkenean, baina honek ere ez du amaiera gozorik izango, Oinatzen traizioaren erruz.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
6. Infernua hotza da koldarrentzat
Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik.
Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, setioari eusteko gordeta dituzten jaki ugari erreta galduz. Muñozek, haserre, Kofradixaren azpijokoa dela sumatuko du berehala. Ez du horren aurrean erreakzionatzeko asti handirik izango ordea, Ipar Afrikako Ligak, katapulta bitartez, hildako zakur kutsatuak jaurtiki baititu Eibar barrura, izua zabalduz.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
5. Aingeruak
Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Muñozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor zer ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea.
Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
4. Balearen sabelean
Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean.
Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Muñoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
3. Kybalion
Muñozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko dute laguntza eske: Petrikiloa.
Itsaslapurrek, beraien aldetik, Jare eta Ikerren dohainei esker Landetako itsaso arriskutsutik salbu irtetea lortuko dute azkenean, Monastegiko ateen aurrez-aurre geratu arte.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
2. Azalaren azpian gordetzen dena
Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Muñozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean.
Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Aragoiko itsasertzera iristen dira. Han, danbor hots beldurgarrien artean, menditarren erasoa jasango dute ordea. Iker eta Jare ez dira egoera samurragoan aurkitu itsaslapurren itsasontzian. Landetako Itsasoaren erdian, bat-batean, urpetik datorren piztia izugarria azaldu zaie.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
1. Zaindu gaitzazu
Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Muñoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Nizar eta Madame Pompidou dituztela jakin gabe.
Euskal Artxipelagoan, bestalde, Eneko eta Iratik beste bide bati ekingo diote Ipar Afrikako Ligako Salah buruzagiarekin elkartuz. Aitorrek, Kofradixak Eibarren dituen ziega ilunetan atxilotua, ez du honen guztiaren inolako berririk eta nahikoa du itauntzailearen galderei erantzuten.
"Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.
0. Trailerra: ''Ekaitza badator''... berriro!
"Artxipelagoa" soinu fikziozko seriearen II. denboraldia dator erasoka, "ekaitzak" jarraitzen duelako.
Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundu osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.
Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.
Euskal Artxipelagoan, Muñozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Muñozen ezintasunaren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta hildako alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da.
Nizar, bestalde, Pompidourekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa baita. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz.
"Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Azpisugeak
6. Infernua hotza da koldarrentzat
5. Aingeruak
4. Balearen sabelean
3. Kybalion
2. Azalaren azpian gordetzen dena
1. Zaindu gaitzazu
0. Trailerra: ''Ekaitza badator''... berriro!
Iradokizunak
Eden
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, berriz ere herrira itzultzen da aitarekin batera, Aste Sainduko oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfiantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagerketa misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jingkorengana eramango du.
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologiko hau, ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.
“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Holobionte
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua.
Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta Eusko Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlariari eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak.
Thriller psikologikoa.
De Rigor Mortis
Xabi Payak idatzitako soinu-fikzioa da "De Rigor Mortis", EITB Mediak eta Tabakalerak elkarlanean sortutako Audiogile berrien sariko lehen irabazlea da eta lau ataletan banatuta dago. Ekoizpena ULU Mediak egin du.
Gertakariak Asier Apaolaza mediku forentsearen autopsia-gelan burutzen dira. Bertara hilotz misteriotsuak iristen bait dira egunero. Miren laguntzaileak eta biek elkarlanean argitzen dituzte pertsonen jatorria eta heriotzaren inguruko arrazoiak.
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea.
Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Tres lágrimas
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua. “Tres Lagrimas” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatuen iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Zure ilunetan
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.
Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Hiru, bi, Bach!
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz.
Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez.
Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.