4. Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?
Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri euskal gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik? Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari elkartu ditugu,
Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabizi, Huntza taldearekin gero, eta, orain, bakarka, Süne izenpean. Donostiarra da Sara Zozaya. Musikari bezala bere proiektua izateaz gain, taldean ere aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Martin Ziriza musikari iruindarra Borla eta Tatxers musika talde nafarretako kidea da. Azken hilabeteetan bi taldeen lanak aurkezten dabil.
Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
6. Zuzenekoa DA!
"BaDA!bil" podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko.
Urteak dira Amancay Gaztañaga, zestoarra, oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren lehen bi liburuak ekarri ditu. Beñat Sarasola donostiarra, literaturaren bueltan ibiltzen den kultur kritikari, itzultzaile, editore eta idazlea da. Bigarren eleberria argitaratu du 2024an, "Coca-cola bat zurekin". Idoia Asurmendi aramaioarrarentzat ere ez da lehenengo Azoka. 2021ean aurkeztu zuen bere lehenengo diskoa eta 2024an atera du "De amar y desandar" diskoa.
Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
5. Adimen artifizala
Adimen artifizialaren etorrerak mundua hankaz gora jarri du eta kultur munduari ere bete-betean eragin dio. Aukerak, mehatxuak eta beldurrak.
Atal honetan adimen artifizialaren gainean aritzeko hiru lagun elkartu ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingeniari eta irakasle getxoztarra adimen artifizialean aditua da. Hezkuntza Berrikuntzako aholkularia da eta 2021 urtean adimen artifizialarekin sortutako "Artiadi" olerki liburua argitaratu zuen. Arrasatearra da Ines Osinaga musikaria. Azken urteetan #itsasoadabidebakarra emankizunekin ibili da, eta dabil, beste hainbat sortzailerekin batera.
Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
3. Nola biziraun dezakegu euskal kultur sokuntzan?
Bizitzea eta irautea ez dira gauza bera. Bizirautea egoteko modu bat da, baldintza bat, akaso, patua ere izan daiteke. Euskal kultur sorkuntzan nola biziraun daiteke? Nola bizirauten dugu eta nola bizirauten dute euskal sortzaileek?
Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerki bildumak, saiakerak eta bi disko-liburu ere grabatu ditu. Gotzon Barandiaran kultur munduan hamaika lanetan aritu izan da, eta dabil. Literaturan egindako lanez gain, musikaren arloarekin ere harreman handia du idazle larrabetzuarrak. Olatz Salvador musikari eta kantautore donostiarra da. Urteak igaro dira Salvador oholtza gainera lehen aldiz igo zenetik. 2024ko Udazkenean argitaratu du "Zainak eman", bere azken lana.
Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
2. Kultur transmisioa
Ez da atzo goizeko kontua euskal kultur transmisioaren kezka. Nork, nori eta zer transmititu. Nola? Belaunaldi artekoa da kultur transmisioa, baina zenbat norabide ditu? Noren ardura da eta zer egin dezakegu kulturaren transmisioa bermatzeko?
Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak.
1. Sortu baina nola
Euskal egileen sortzeko baldintzez eta aukerez sormen prozesuei begira hasi dugu "BaDA!bil" podcastaren bigarren denboraldia. Sortu bai, baina nola?
Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai-inguru honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan egin ditu eta azken urteetan, horrez gain, ikus-entzunezkoetarako soinu bandak ere egiten dihardu. Bermeotarra da Xabi Ojinaga. Arriguri ekoiztetxeko kidea da eta ikus-entzunezkoetan zuzendari zein gidoigile lanetan aritzen da. Hirukotea osatzeko Idoia Tapia iruindarra. Musikariaz gain, aktorea ere bada eta Alter Nation izeneko proiektu pertsonal baten sorkuntza prozesu betean harrapatu dugu.
Eta beste denboraldi batez, anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta Durangoko Azokaren 59. edizioari buruzko bilduma da. Bertan euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira.
6. Zuzenekoa DA!
5. Adimen artifizala
3. Nola biziraun dezakegu euskal kultur sokuntzan?
2. Kultur transmisioa
1. Sortu baina nola
Iradokizunak
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
BaDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.

Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.