4. Euskal zinemaren loraldia?
Euskal zinemak momentu gozoa bizi du, zenbakiei begira bederen. Wikipediaren arabera 1993tik 2005 bitartean ez zen fikziozko euskarazko film luze bakar bat egin. 2025 honetan, aldiz, sei zenba daitezke gutxienez: “Jone, batzuetan”, “Aro Berria”, “Maspalomas”, “Gaua”, “Faisaien Irla” eta “Karmele”. Azken honetako zuzendaria da Asier Altuna bergararra. “Aupa Etxebeste” zuzendu zuen 2005ean Telmo Esnalekin batera eta mugarria izan zen euskal zinemaren historia laburrean. Hainbat lan egin ditu geroztik eta Txintxua Films ekoiztetxeko kide ere bada. Ander Sagardoy durangarra zinema ekoizlea da, filmak egin ahal izateko sosak lortzea da, besteak beste, bere eginkizuna. Irusoinen eta Eneko anaiarekin batera sortu zuen SumendiFilms-en ari da gaur egun. Ez-fikzioaren eremuko hiru labur zuzendu ostean fikziozko lehen lana aurkeztu du aurten Lur Olaizola zinegileak, “Bariazioak”. Tabakalerako zinea eta ikus-entzunezko sailaren arduraduna ere bada. Haiekin eztabaidatuko dugu ea lur emankorrik baden euskal zinemaren loraldiaren azpian. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
6. Nostalgiaren garaia, garaiaren nostalgia
Badirudi nostalgiak gurutzatzen duela garaia: remake, remixa eta itzulera. Euskal Herrian ere Hertzainak edo Fermin Muguruzak hamaika areto bete zituzten, Chill Mafiak Gontzal Mendibil bertsionatu eta Olaia Inziartek bere azken diskoan Nacho de Felipe elkarrekin abestera gonbidatu du. Durangoko Azokaren 60. edizioarekin bat etorriz, gaia aztergai izan dugu Berbagailuan zuzenean egindako “baDA!bil” bideopodcastaren hirugarren denboraldiko azken atalean. Horretarako Mirua taldeko Mattin Zeberio, Lukiek eta Belako taldeetako Josu Ximun Billelabeitia eta hamaika proiektutan aritutako Amets Aznarez izan ditugu lagun. Eta anabasa honetan gidari, Amets Aranguren.
5. Disidentziak oholtzara
“Arauan ez dauden gorputz guztiei gertatzen zaien bezala, gainkonpentsaziora jo dut nire musikan, nire presentzia justifikatzeko”. Labar proiektuko Iñi Etxezarretaren hitzak dira, eta “baDA!dabil” bideopodcastaren atal honetako hainbat eztabaidagai biltzen ditu. Zein gorputzek hartzen dituzte oholtzak? Egiten da lekurik arautik kanpo daudenentzat? Eta egiten denean, zeren truke? Gai honen alfonbrapean arakatzeko hiru lagun bildu ditugu atal honetan. Ane Zubeldia hondarribitarrak ibilbide oparoa du musikan eta bere lehen poema-liburua kaleratu du oraintsu: “Kontra”. Eider Adeletxerekin batera poesiari molde punkago bat eman diote oholtzaz oholtza Mejillon Tigre izenpean. Bertsolaritzari lotuta egin du bere ibilbidea Amaia Agirre villabonarrak: bertsolari gisa oso gaztetatik, eta azken urteotan, gai-jartzaile moduan, nagusiki. Kaiet Lapeyrade Brust ebanista da ofizioa, baita Altxalili kabaretako kide ere. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
3. Gure kantuak noren esku?
Kantu baten sorreratik hau oholtzara edo entzuleen belarrietara eramateko bidean asko dira artistak egin beharreko hautuak: Norentzat egiten ditu kantuak? Nola ekoizten ditu, eta nola banatu? Zein oholtza okupatu nahi du eta non ez du egon nahi? 50 urteko ibilbideak hauetako asko erantzun behar izan ditu Anje Duhalde arrangoiztarrak. Errobi eta Akelarre talde mitikoetako kide izan da eta bere izenpean ere atera ditu dozena bat disko. J Martina musika taldeko kide da Kattalin Barcena larrabetzuarra. Konpromiso politikoa eta sorkuntza artistikoa elkar uztartuta garatzen ditu bertan. Beñat Bidegain musikari ondarrutarra Dena taldeko kide da eta Mahl Kobat izenpean abiatu zuen 2024an bakarkako ibilbidea. Ondarruko "Betepaeta" kolektiboan ere badabil burubelarri. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren.
2. Lehiaren kultura, kulturaren lehia
Lehiak edozein ikuskizun egin du hobe, kitzikagarri. Ion Celestinoren aitonak esaten omen zuen: “Beti izanen da ederragoa 21na doan pilota partidua 21-4 doana baino”. Baina balio al du kirolean pizgarri den horrek kultur jardunean? Nola eragiten du sortzaileengan lehiaketa, txapelketa eta dirulaguntza deialdietan lehiatzeak? Zeintzuk izan daitezke alternatibak? Galdera hauek erantzuten saiatuko da atal honetako hirukotea.
Bertsolaritza izango da agian lehia modu esplizituenean bizi duen disziplina, ondo daki Oihana Arana bertsolari eta idazle eskoriatzarrak. Baina azken urteetan gaiari itzuli bat ematen saiatu dira Señora sariketan. Idazlea eta itzultzailea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. “Beste zerbait” izeneko eleberri mutantea argitaratu berri du, haren ibilbideko hirugarrena. Mikel Ayllon laudiotarra ere idazle eta itzultzailea da. Besteak beste, Urruzuno literatur-lehiaketako egonaldien koordinatzailea ere bada. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren.
1. Guneak egin du
"Nor" eta "zer" guztiek behar dute "non" bat; espazio bat, gune bat. Euskarazko kulturak ere ezinbesteko ditu topalekuak, baina ditugun apurrak korrontearen kontra ari dira, logika ekonomikoak guztia irensten duen garai honetan.
“BaDA!bil” bideopodcastaren hirugarren denboraldia hasteko eskaintza kulturala izaera komunitariotik lantzen duten hiru espazio ezagutuko ditugu atal honetan. Iñaki Sagardoi iruindarra Laba proiektua hezur-mamitzen aritu da burubelarri. Irakaslea eta musikaria da, besteak beste. Bilboko Bira Kulturguneko kide da, berriz, Oihana Bartra bertsolaria eta irakaslea. Diru publikoaren iturria itxi badiete ere, Bilboko euskaldunen topaleku izaten jarraitzeko borrokan ari dira. Hirukotea ixteko Izar Mendiguren kazetari eta bertsolari laudioarra. Aiaraldea ekintzen faktorian ari da, haien leloak dioenez, eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz egiten. Eta anabasaren gidari eta bidelaguna Amets Aranguren.
6. Nostalgiaren garaia, garaiaren nostalgia
5. Disidentziak oholtzara
3. Gure kantuak noren esku?
2. Lehiaren kultura, kulturaren lehia
1. Guneak egin du
Iradokizunak
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
BaDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" poscasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

