1. Kantatzeko idazteaz
Kantatutako hitzek bide zuzenagoa egiten dute guganaino. Nolabait, musika eta doinua autopista emozional moduko bat bihurtzen zaizkio hitzari. Kantuek hitzak erregalatzen dizkigute, norbere intimitatea kolektibizatu egiten da. eta boz goran sekula esango ez genituzkeen hitzak oihukatzeko aukera paregabea ere badira kantak.
“baDA!bil” bideopodcastaren 4. denboraldia abiatzeko atalean, kantari eta kantugile hirukotea bildu dugu horri erreparatzeko. Musikaria, abeslaria eta artista da Ana Arsuaga. Verde Prato du bakarkako proiektua. Nahia Zubeldia Lumi taldeko kide da. Ahotsa jartzen dio. Eta baita hitzak ere. Makina bat musika proiektutan aritua da Gartxot Unsain: taldean, nahiz bakarka. Kantuetako hitzak ditu afizio eta obsesio. Eta hiruren hitzei doinua eta neurria emanez, Ane Garcia idazlea eta musikaria.
2. Haurrak, nerabeak eta heldukrazia
Nola lortu haurrek eta nerabeek euskarazko kulturarekin gozatzea? Kultur eskaintzaren zati handi bat haiei zuzenduta dago, baina ba al dakigu benetan zer gustatzen zaien, zerk aspertzen dituen edo nola jasotzen duten kultura? Eta prest al gaude haiei entzuteko, haien gustuak eta praktikak helduok kulturatzat jotzen dugunarekin bat ez datozenean ere? Agian, haiengana nola iritsi galdetu aurretik, haiei nola begiratzen diegun galdetu beharko genioke geure buruari.
Hiru begirada elkartu dira horretarako mahaiaren bueltan. Maite Gurrutxaga ilustratzaileak hizkuntza bisuala lantzen du, hitzik gabeko albumetatik komikira. Idoia Alustiza Oianguren BHIko irakaslea da, eta irakurle talde, irakurketa gidatu eta bestelako proiektuen bidez lantzen du irakurzaletasuna ikasleekin. Igor Idoeta, berriz, Markina-Xemeingo herri bibliotekako burua da, eta herriko eskola publikoaren eta liburutegiaren arteko zubia eraikitzen aritu da. Eta galdera hauek arakatzen laguntzeko, gidari eta bidelagun: Miriam Luki, idazlea eta kazetaria.
2. Haurrak, nerabeak eta heldukrazia
Iradokizunak
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. 15 kulturgile berriren topaleku izateko prest. Eta lehenengoz, gai bakoitzerako propio hautatutako gidari batekin.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Fermin Muguruza: 40. urteurrena
Lau hamarkada pasa dira Fermin Muguruza (Irun, 1963) musikaria kontzertuak eskaintzen hasi zenetik. Mundu osoan barrena eskainitako bira baten bidez ospatu zuen musikariak 40 urteko jarduna. Biran mugarria izan zen 2025eko ekainaren 14an Donostiako Anoeta estadioan musikari lagun askok inguratuta eskaini zuen emanaldia. Euria goian-behean, atertu gabe, 30 mila pertsona bildu zituen Muguruzak hala ere. Aldarrikapenak tarteko izan ziren “Akelarre antifaxista” izendatuan.
Kontzertu gogoangarri haren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maputxe
. Urrun
. Eguraldi lainotsua hiriburuan
. Hay algo que va mal
. Balazalak
. La linea del frente
. Ulrique Meinhof
. In-komunikazioa
. Free Nelson Mandela
. Desmond Tutu
. Newroz
. Big Beñat- Juantxo Arakama eta Moro “Bad Sound”
. Azoka eguna
. Euskal Herria Jamaika Clash
. A la calle
. La familia Iskariote
. Bizitza zein laburra den
. Nikaragua Sandinista
. Dow to the river to pray – Olana Liss
. Black is beltza- Olana Liss
. After-Boltxebike
. Aiako Txikito
. Hiri Gerrilaren Dantza
. Bidasoa fundamentalista
. Lehenbiziko bala
. Jon Maia
. BSO - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia
. Itxoiten - Mikel Kazalis “Anestesia”, Kaki Arkarazo eta Mikel Txopeitia
. Fandango
. 54-46
. Etxerat
. Zu atrapatu arte – Karlos Animal
. Kolore bizia
. Maravillas – Gorka Urbizu
. Radio Rahim – Quinndy, Kuma eta Gorka Urbizu
. Dub Manifest
BIS-etan:
. Internazionala
. Errespetua – Aizkolaria ( Oihana Barrena)
. El último Ska
. Yalah Ramallah - Dan Palestine
. Txoria txori
. Lepoan hartu
. Gora Herria
. Sarri, sarri – Itziar Ituño, Quinndy, Kuma, Oihana Barrena, Sanbaou Diaby eta Aixiba Koroma
SONA
Euskal Herriko musikaren mapa osatzeko bidaia da SONA. Estilo, soinu eta nortasun desberdinetako bakarlari eta taldeak ezagutzeko bideopodcasta, gure musika eszenaren aniztasuna eta sormena lehen planora ekartzen dituena.
Atal bakoitzean, artistek beren musika, unibertso artistikoa eta proposamen estetikoa erakutsiko dizkigute, zuzeneko emanaldien bidez. Gainera, beste euskal artista baten abestia beren erara moldatzeko erronkari helduko diote.
Jokin Bereziartuak gidatzen du SONA, ABAO Komunikazio Agentziak EITB Audiorentzat ekoitzitako bideopodcasta.
Gorka Urbizu: Bira amaiera bat, besterik ez
Musikari lotuta bizi da Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977) eta proiektu askotan banatuta egin izan du bide hori. Berri Txarrak taldeak egin zuen ezagun eta 2019an hura itzali ostean bakarka abiatu zen berriro 2024an “Hasiera bat” kaleratuz.
Urbizuk, disko horri lotutako azken emanaldia Donostiako Vitoria Eugenia antzokian eskaini zuen 2025eko azaroan “Bira amaiera bat, besterik ez” izen buruarekin. Kontzertu horretan, bereak ez ezik, Berri Txarrak, Peiremans+, Katamalo taldeak eta beste musikari batzuen kantuen coverrak ere entzun ziren. Emanaldi horren audioa eskaintzen dizu GUAUk.
Play zerrenda:
. Maitasun bat
. Teoria bat
. Tren bat
. Lilura bat
. Etorkizuna ginenean
. Kolore bat
. Helduleku guztiak (Berri Txarrak)
. Sute bat
. Janela bat
. Etxe bat
. Betazalak erauztean (Katamalo cover)
. Send flowers (Peiremans+ cover)
. Más o menos bien ( El mato aun policia motorizado cover)
. Herri txiki
. Lisboa ( Anne Lukin cover)
. Diamantea
BIS-etan
. Maravillas ( Berri txarrak)
. Zilarra
. Hegal egiten ( Itoiz cover)
. Toki bat
. Besterik ez
Hertzainak, azken kontzertua
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman.
80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako.
Playzerrenda:
. Rockanrol Batzokian
. Hau dena aldatu nahi nuke
. Amets prefabrikatuak
. Oroimen txarrak
. Ez dago ilusio faltsurik
. Egunetik egunera
. Ispiluaren aurrean
. No time for love
. Eutsi gogor
. 564
. Hertzainak
. Larru beltzak
. Sigarrillos amarillos
. Si vis pacem
. Esaiok
. Ta zer ez da berdin
. Zoratzen
. Bi minutuero
. Aitormena
BIS-etan:
. Iñakik hitz egiten du?
. Hil ezazu aita
. Guantanamera
. Pakean utzi arte
. Eh txo!
. Arraultz bat pinu batean
ETS, bihotzen konkista
Arrakastatsua En Tol Sarmiento taldeak “Bihotzen Konkista” proiektuaren baitan Madrilgo Movistar Arenan eskainitako kontzertua. 2026ko apirilaren 25ean eskainitako emanaldiak 16.000 lagun elkartu zituen Estatuko hiriburuan eta beste 138.000 lagunek bat egin zuten EITBk eskainitako zuzeneko emanaldiarekin. GUAU gureaudioak emanaldi berezi haren audioa jartzen dizu eskura, Madrilen bizi izandakoa berreskuratzeko.
"Bihotzen konkista", ETS taldeak 2026an zehar martxan jarritako kultur proiektua da, Euskara eta Euskal Kultura Euskal Herritik kanpora zabaltzeko helburuz. Madrilgo emanaldia, Itziar Aizpuru aktorearen “Gure hizkuntza ez da galduko” bideoarekin abiatu zen eta zerrendatuta dauden musikari eta dantzari ugariren kolaborazioekin osatu zen.
ETSren aldetik Iñigo Etxezarreta arduratu zen ahotsa eta gitarraz, Ruben Campinun baxuaz, Alex Alonso baterian, Ruben Terrerosek jo zuen tronpeta eta Javier Lucasek Tronboia.
Playzerrenda:
. Aurreskua: Sunita Camblong eta Zihara
. Konkista
. Gelditu denbora
. Egingo dugu eztanda
. Sumendia. Kolaborazioa, Guillem Sole (Buhos)
. Fandangoa. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Txanpon baten truke. Kolaborazioa, Alaitz eta Maider
. Etorri gugana. Kolaborazioa, Dupla
. Beste behin
. Zure mundua
. Zure eskitik
. Zure orbaina
. Bidai ona izan
. Logela honetan. Kolaborazioa, Ander Valverde(Green Valley)
. Musikaren doinua
. Zein erraza
. Aitormena. Kolaborazioa. Josu Zabala (Hertzainak, kide ohia)
. Heldu da garaia
. Guretzat
. Ta orain zer
. Ezpata dantza
. Gure batxata
. Gu geu garena, Kolaborazioa, Maren
. Aldapeko. Kolaborazioa, Maren
. DJ Bull
. Abuela maitea. Kolaborazioa, Luz Casal
. Eutsi eskutik. Kolaborazioa: Bilboko Koral Elkartea
. Pregoia. Kolaborazioa, Pirata
. Arratsalde honetan. Kolaborazioa, Sorotan Bele
. Zortzi orduko ekaitza. Kolaborazioa, Sorotan bele
. Lesaka. Kolaborazioa, ETS Txaranga
. Zuengatik topa.
. Sxuarekin
. Hacia la luna
. Ametsetan
BIS-etan
. Itziar Aizpururen bideoa
. Lau teilatu, Kolaborazioa Itziar Aizpuru ( Itoiz)
. Txoria txori
. Zurekin batera
. Aukera berriak
. Ta orain zer

