B planetak: Adimen artifiziala euskaraz hobeto ulertzeko bidean
Euskal Herriko Unibertsitateko HiTZ zentroko ikertzaileek hizkuntza-baliabide urriko hizkuntzetan, tartean euskaran, adimen artifizialeko ereduak hobetzeko estrategia bat garatu dute. Julen Etxanizek azaldu ditu ikerketaren gakoak eta euskararentzat izan dezakeen garrantzia.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Miren Erkizia, Nepalen landa eremuko emakumeen egunerokoaren testigu
Nepaldala, Gobernu Kanpoko Erakundearen bitartea Miren Erkizia, Hondarribiako emaginak lau hilabete emn dit Nepalgo Bajhang eta Mahajakulungeko bailaran. Bertan ama diren emakume gazteen errealitatea ezagutu eta datuak biltzen aritu da.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
