loading

Euskal Herriko lehen laguntza iritsi da kolapsatua dagoen El Hierro irlara

Baipasa

Euskal Herriko lehen laguntza iritsi da kolapsatua dagoen El Hierro irlara

Iñaki Goñik, El Hierrora iritsi berri den medikuak, eta Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak hitz egin du Euskadi Irratian El Hierro irlako migrazio krisiaz. Baieztatu digu Euskal Herritik bi mediku eta bi erizain joanak direla, osasun zerbitzuak laguntzera. Egoera jasanezina da eta aurrekaririk gabekoa; 12.000 biztanleko irlara orain arte, azaroan, 11.000 dira itsasoz iritsi diren pertsonak, oso egoera tamalgarrian.