70. Antton Telleria, hatu anasa
Tolosan bizi da 70. etxea zabalduko digun pertsona. Bateria-jolea da, solaskide bikaina, irrati esataria eta telebistako aurkezlea. Baina, azken boladan, umoregile gisa nabarmendu da oholtza gainean. Euskaraz Stand up bira bat egin du, "Nekatutak" izenekoa eta Euskal Herriko txoko askotan ibili da umore zorrotza banatzen. Enekoach, bere alter egoak zabaldu dizkigu etxeko ateak.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
79. Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu dizkigu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
78. Estitxu Fernandez, amatasuna politika da
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
77. Maider Estensoro, bizitzari begietara begira
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. "Barruan gaude"ren atal honetan bizitzari begiratuko diogu aurpegira. Irribarrea galdu gabe. Kafe baten bueltan, Estensororen etxeko egongelako mahaian.
76. Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste.
2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari segiz. Elkarrizketa gustatzen zaio. Entzutea gustatzen zaio. Kuriositatea delako bizitza beraren oinarria, bere hitzetan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
75. Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik aldatu zuen, eta ordutik hemen bizi da, bakean. Elgoibarko mendi magal batean dago Txillarre baserria. Rubiok zabaldu dizkigu bertako sukaldeko ateak.
74. Dibina Lanberri, angula arrantzan 83 urte arte
Oria ibaian, itsasoan eta "putzuan" sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da. Orain eskabetxera, gero arrantzan edo angulatan eta azkenik arraindegia zabalduz Usurbilen. Bizitza oso bat du kontatzeko eta bere etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu.
73. Blanca Urgell, hizkuntzaren mapan zehar
Hizkuntzak maite ditu, euskara maite du. Euskal Filologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Hitzen pistei segiz, euskararen galderaikurrei erreparatzen die. Akademiatik politikarako saltoa ere eman zuen, Patxi Lopezen gobernuko Kultura Sailburu izan zenean, eta urte zailak bizi izan zituen lehen lerro politikoan.
Gasteizen jaioa izaki kalekumea bada ere, Otazu herrira mugitu zen duela urte batzuk. Gustura bizi da herrian. Harrera egin digu etxean bere bi txakurrek lagunduta.
72. Aitziber Garmendia, zinema batean bizi da
Aktore moduan lanean hasi zenetik hona, mundua asko aldatu da. Oholtza gainera lehenengoz bertsotan egitera igo zen, eta gero txaloek sorginduta antzerkian murgildu zen buru belarri. Zineman, telesailetan eta telebistan jardun izan da, erreferente bihurtzeraino. Suizidioa gertutik ezagutu zuen gazte gazterik, eta buru osasunaren inguruan askotan hitz egin izan du. Garibai kalean, lehen Novedades zinema zegoen lekuan bizi da eta etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
71. Hasier Larretxea, urrundu gehiago hurbiltzeko
Aizkolari, harrijasotzaile eta txingalari leinu batean jaio zen Arraiozen. Bere haurtzaroko soinuak basoaren soinuak dira; orbelak zapaltzerakoan ateratzen duena, aizkorak egurraren aurka ateratzen duena. Herria txiki egin zitzaion eta bere istorioa idazteko Madrilera egin zuen alde. Bere iraganarekin hautsi zuen, urrundu egin zen, gehiago hurbiltzeko gero. Malasañan bizi da, eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
79. Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da
78. Estitxu Fernandez, amatasuna politika da
77. Maider Estensoro, bizitzari begietara begira
76. Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du
75. Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia
74. Dibina Lanberri, angula arrantzan 83 urte arte
73. Blanca Urgell, hizkuntzaren mapan zehar
72. Aitziber Garmendia, zinema batean bizi da
71. Hasier Larretxea, urrundu gehiago hurbiltzeko
Iradokizunak
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
