43. Jon Plazaola, bizitzaren jolasaz
Bigarren aldiz gonbidatu dute neskek Jon Plazaola “Benetan zabiz?” podcastera!
Urretxuarrak oraingo honetan ere, asko izan du kontatzeko. Nola dago emozionalki? Zein da eman dien esklusiba? Zergatik agobiatu zen horrenbeste bere “Tu-Tum; Platz!” bakarrizketaren lehenengo boloan? Pelikularen batean ikusiko dugu laster? Profesionalki, zein da Jon gehien betetzen duen lana? Zein pertsonaia interpretatzea gustatuko litzaioke? Arrosaliren tartean poligrafoa gainditu behar izan du eta galdera gazi-gozoak erantzun ditu… Iritzi politikoren bat ematea debekatu al diote noizbait? Atalaren bigarren zatian bizitzako ikaspenez aritu dira eta kasualitateen kasualitateez.
Benetan zabiz… atala galduko duzula?
44 . Mingainak berotuta, azkena eta etxera
Denboraldiko azken atala bero-bero bukatu dute Aitziber, Malen eta Oihanek! Lan urtean zehar jazo diren gertaera eta kotilleo guztien informazioa eman dute, kamera atzerako ezer gorde gabe. Jaialdietako batean, nor ibili zen neskekin ligatu nahian? Nork eman zuen gau osoa ingurukoak kritikatzen?
Maria Blanco kolaboratzailearekin batera “Zuzendariari gutuna” tartea egin dute, neskak aztoratzen dituzten kexei lekua zabalduz! Atala amaitzeko, hiruek, haien “nazio ideala” zein izango litzatekeen azaldu dute. Nazio isiltasuna bermatzea? Egun bakoitzean kolore desberdin batez janztea? Atal hunkigarria izan da neskentzat, jarraitzaile maitagarri batzuen konpainian grabatu baitute gainera!
Ez galdu atala, eta galtzen baduzu… EHko kotilleo onenak jakin gabe geldituko zara! Benetan zabiz hori nahi duzula?
42. Itziar Atienza, jausiko ez ginatekeen propaganda
Atal honetako gonbidatua Itziar Atienza aktorea izan da! Aitziber eta Malen luzaro egon dira galdakoztarraren atzetik, eta azkenean, lortu dute. “Desagertuta” telesailaz hitz egin dute eta, zergatik interpretatu ditu hainbeste polizia? Oraindik interpretatu ez duen ze paper egitea gustatuko litzaioke? Aktorea izan baino lehen zertan egin izan du lan?
Atalaren erdialdetik aurrera, neskak jausiko ez liratekeen propagandaz aritu dira eta gehiago jakiteko, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren atala.
41. Jon Kareaga, sareekin harreman toxikoa
Une honetan ondo dagoela dio baina bolada gorabeheratsua igaro duela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Jon Kareagak. Sare sozialekin batzuetan izaten duten harreman toxikoaz aritu dira solasean: eduki sortzaileek jarraitzaileak lortzeko egin dezaketenaz, horren albo kalteaz, arropa marka askoren gardentasun faltsuaz eta alfonbra gorri, zein sari banaketetan gertatzen direnez.
Aipatu duten beste gaietako bat: Adimen handiko pertsonak izan dira. Zarauztarrak ondo daki zer den hori. Nola sentitzen da adimen handiko pertsona izanez? Zertan desberdintzen da besteokin? Nola jakin zuen gaitasun hori zeukala?
Maria Blanco kolaboratzailea batu da gainera! Zergatik utzi zion Jon jarraitzeari?
Ez galdu atala!
40. Mutiko & Tatta, “itsatsita” egotea
Atal honetako gonbidatuak Arrasatetik etorri dira eta musika urbanoan ezagunak dira oso. Musika sortzeko duten egoeraz hitz egin dute eta musikarien artean sortzen duten kuadrillaz: Denso, Fane, Axeri, Etxepe…
Norekin dute beefa? Nor uste dute gehiegi baloratzen dela? Zer eskatzen dute kamerinoan daudenean? Nor jo zuen Densok, eta zergatik?
Juergaz eta parrandaz ere aritu dira eta anekdota ugari kontatu dituzte. Zer artistak harrapatu zuen Mutiko gaizki-esaka? Nolakoak dira intimitatean?
Ez galdu atala!
39. Jone Laspiur, eskapistak eta mugak
Jone Laspiur aktore donostiarra gonbidatu dute atal honetara! Intxaurrondokoak Goya batekin saritzean zer sentitzen den azaldu die Aitziber eta Maleni. Aitortu du, Goyaren oroigarria, Nakar taldearen diskoen ondoan daukala, amaren etxean. Laspiur gehiago ezagutu dute eta haren ibilbideari lotuta anekdota ugari kontatu dizkie. Gai gehiago ere aipatu dituzte: arrakastaren albo kalteak, lan eremuetan espazio seguruak sortzeko garrantzia, aktorea eta abeslaria, aldi berean, izatearen arteko desberdintasunak…
Bestetik, “mugak jartzearen” gaia hartu dute eta filmaketetan gertatzen diren egoera mugatzaileak ere aipatu dituzte. Eta ohi bezala, esklusiba bat! Pamela Anderson aktoreak daukan dortoka santutegira gonbidatuta omen dago… Zergatik ote dira dortokak eskapistak?
Ez galdu Jone Laspiurren atala!
38. Brigade Loco, erabakien politikaz
Atal honetan Brigade Loco taldeko Alex Arteaga eta Manex Egaña izan dituzte! Taldeko lehen entsegua desastre bat izan zela aitortu duten arren, “Bide baten esanahia” azken laneko birarekin dabiltza aretoak betetzen eta arrakastatsu.
Ofizioz irakasleak diren Egaña eta Arteaga, oholtza atzeko kontuez, egiten duten musikaren aldarrikapenez, punk-rockaz, letra eta esanahi hutsalez, taldean hartzen diren erabakien politikaz, koherentzia mantendu edo kontraesanez… aritu dira “Benetan zabiz?” podcastean.
Nolakoak dira Manex eta Alex? Haien musikak zerbaiterako balio duela uste dute? Zer diote aldarrikapenik ez duen musikaz? Eta ideologia politikoa argi erakusten ez duenaz? Erabaki guztiak dira politikoak? Galdera horien guztien erantzunak eta, gainera, Zea Mays taldearekin kolaborazioa dutela kontatu dute esklusiban! Eta Iggy Pop handiaren kamerinoan nola bukatu omen zuten ere bai!
37. Lur Olalde, mediuma eta heriotza osteko arimak
Lur Olalde beasaindarrak heriotza osteko arimekin harremana izateko gaitasuna du, gida espiritualen laguntzaz bera izaten da komunikaziorako kanala. Txikitatik sorginak ikusten zituen alboan eta beti uste izan du desberdina zela, landu daitekeen gaitasun honetaz jabetu zen arte. Mediumtasunaz hitz egiteko gonbidatu dute podcastera!
Zein da bere lana? Desberdinak dira bidenteak eta mediumak? Zer tresna erabiltzen du arimekin harremanetan jartzeko? Beti gaude izpirituez inguratuta? Denok dugu gaitasuna? Nola landu liteke? Nola hautematen ditu arimak? Asko eragiten dio egunerokotasunean? Malen eta Aitziberri zerbait antzeman die?
Euskal artista famatu bati proposamena luzatu dio, eta aitortu du arimekin komunikazio horretan kanalizatzeko gaitasun handia izango lukeela. Ez nuke galduko “Benetan zabiz?” podcastaren atal hau!
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu”
Txutxu-mutxu eta saio saltseroak aldarrikatzeko, Alex Padilla kazetaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek “Benetan zabiz?” podcastera. Horretan aditua da eta farandulako artista zein famatu asko ezagutzen ditu. Bai eta “pop kultura”-ko erreferentzia guztiak ere!
Arrosaliren tartean famatuak protagonista diren jokoan aritu dira eta “Salvame” saioko pertsonaia guztien inguruko informazio pribatua ezagutu dute.
Euskal Herritarrei kotilleo saio bat gustatuko litzaiekeela uste dute? Euskal famatuak haien inguruko istorio pribatuak publiko bihurtzeko beldur lirateke edo prest leudeke? Haien inguruko edukia egon, badago? Malen izango da EHko Marta Riesco? Nor ezkonduko da datorren urtean? Aitortu dizkien ezusteko guztiak ezagutzeko prest? Ba, entzun atala.
35. Josune Arakistain, Süne, eta "Amaineman"
Azkeneko urtean aldaketa asko bizi izan dituela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Josune Arakistain Itziartarrak.
Süneren azken lanak dioen bezala, “Amaineman”, alegia, amain ematen ikasten ari da eta horretaz aritu dira Josune, Aitziber eta Malen solasean.
Nolakoa da Josune eta nolakoa Süne? Nola izan ohi da gogorik edo indarrik ez dagoenean, publikoaren espektatibak bete behar izatea? Nola eramaten da ikusleen ilusioaren arduraduna izatea?
Musikariak, kontzertu bira hasi berria du eta kirol berezi bateko munduko lehiaketan sailkatu da. Egia ote da? Zer da haientzat “amain ematea”? Terminoa erromantizatu egin ohi da?
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea
Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora.
Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbidatuarekin. Zer moduz Australian? Zer pentsatzen dute bertako aizkolariek euskaldunei buruz? Nondik datorkio aizkorarekiko grina? Ze gauza sakrifikatu behar izan ditu? Nolakoa izan zen “La Resistencia” saioko esperientzia? Diru asko irabazten da aizkolari moduan? Zer moduzkoa da Otsagabiko bizitza?
Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, gainera gai interesgarria ekarri die beste behin: bikoteen artean egiten diren opariez aritu da, alegia.
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua
Txiki txikia zenetik artista izan nahi zuela bazekien; hori eta gauza gehiago deskubritu dituzte atal honetan Aitziber Grados eta Malen Altunak.
Ane Rot arrasatearra ezagutu dute: ETB 1eko “Kantugiro” saioan irabazten hasi, gero “Bagoaz” musika saiotik igaro, kriminologia gradua ikasten hasi, Madrilera abentura berriak probatzera joan eta 4 hilabetera “Mickey Mouse Squad” saioa aurkezten hasi zen. Geroztik, hainbat film eta “Elite” telesaileko 8. denboraldian ikusi dugu.
Anek Benetan Zabiz?-en atal honetan aitortu du Emiliaren pertsonaia interpretatu eta gero, haren izaera dela eta, jendeak gorrotatuko zuela. Nola bizi zuen "Elite"-ko arrakasta? Zerikusia du Anek bere pertsonaiarekin? Hori aprobetxatuz, mendekuaz aritu dira. Zein izan da neskek hartu duten mendekurik handiena?
Arrosaliren tartean joko batera jolastu dira: Anek, bere mugikorreko sekretuak erakutsiko dizkigu?
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak
Aitziber eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren Markina-Xemeindarra da. Aitor Nieto polimaitasunaz hitz egitera gonbidatu dute.
Zer da polimaitasuna? Nola bizi du Nietok? Zer desberdintasun dago polimaitasuna eta harreman irekien artean? Zer iritzi du harreman monogamoen inguruan? Zer uste du polimaitasuna ligatzeko erabiltzen dutenez? Zer da “polifake”?
Polimaitasun harremanetako akordioez eta komunikazioaren garrantziaz aritu dira, besteak beste.
31. Iban Garcia, influencerra eta kotilla
Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako!
Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean? Kale-inkestak egiten dituenean poliziari ikuskizun-baimena eskatu behar dio? Zer pentsatzen du Ibanek, Aitziberrek eta Malenek zenbait influencerren inguruan dituzten aurreiritziez?
Atal honetan, gai hauetan sakondu dute: Madrileko egunerokotasuna, ekitaldietako FOMOa (Fear of missing out), “Operación Triunfo” saioko kotilleoak eta alfonbra gorrietan pasatzen diren salseoak.
Poligrafo zaharra eskuratu dute eta “egiaren testa” egin diote! Harreman ona du Twin Melodyrekin? Publizitatea egiteagatik 15.000 euro kobratzera heldu da? Harreman ona du “En todas las salsas” saioko kolaboratzaileekin?
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra
FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die Benetan zabiz?-eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea?
Orain burutuko dituen lanen artean, ETB 1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ikusiko dugu. Txirula jo dute eta “lotsaz” aritu dira…
Zeintzuk dira bere erreferente musikalak? Zein da bere “guilty pleasure” musikala? Ligatzen duenean, eta ligatzen badu, zein da bere teknika? Nola uste du ikusten duela jendeak kanpotik? Zergatik dago irakasleen kontra?
29. Lur Errekondo, sakrifizioak
Usurbildarra “El conquistador del fin del mundo” ETB 2ko saioko kamera atzeko kontuez aritu zaie Benetan zabiz?-tarrei. Bertan egiten duen aurkezle lanaz eta partaideekin duen harremanaz.
Nola sentitzen da Lur astez-aste partaideak kaleratzen dituztenean? Nola suertatu zitzaion aurkezle izateko aukera? Realityan parte hartuko luke berak?
Bestalde, kirolaz, sakrifizioaz eta Lurrek honekiko duen pasioaz ere aritu dira. Eskubaloia, harri-jasotzea… nola kudeatu ditu emozionalki sufritu izan dituen lesio ugariak? Sakrifizio asko egin behar izan ditu? Zein da egin duen handiena?
Maria Blanco kolaboratzailea, ebakuntza estetikoez eta honek gaur egun gizartean sortzen duen presioaz aritu da.
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute Benetan zabiz?-en atal honetara Malen eta Aitziberrek.
Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: José Bretón, Madeleine McCann eta Gabriel haurrei buruz.
Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzatikoa da? Sentimenduak ala emozioak dituzte? Nola identifikatu ditzakegu?
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren zatian, erabakiak hartzeaz aritu dira lau neskak.
Erabakiak erraztasunez hartzen dituzte? Zergatik da “salda badago” eta ez “dago”? Nolatan eman dituzte lau urte sortu duten albumean lanean? Zergatik utzi zituzten biek gradu ikasketak? Zerk ematen die hozkirri handia?
“Ezebezka” edo “Zuria” jokuan jolastu dira gainera.
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista
Benetan zabiz?-en Andrea Arrizabalaga kazetaria izan dute gonbidatua! Kazetaria, albistegietako aurkezlea, antiespezista, eduki sortzailea… mundu begano baten alde ari da. Animalietatik eratorritako elikagai edo osagairik gabe bizi da eta horren aldeko apustua egiten du. Andrearen haurtzaroaz, kazetari lanaz, informazioaren arduraz, beganismoaz eta antiespezismoaz aritu dira hiru neskak solasean.
Andreak, txikitatik izan nahi zuen kazetaria? Nola kudeatzen ditu emozionalki albiste txarrak? Zer da kontzientzia-klausula? Zergatik dio garrantzitsua dela informatuta egotea? Noiz eta zergatik erabaki zuen begano izatea? Nola eragiten dio gaiak? Zer pentsatzen du abeltzaintzaz?
Maria Blanco kolaboratzaileak ere parte hartu du atal honetan eta “Sexo en Nueva York” telesaileko hainbat jarrera kritikatu ditu.
25. La Txama, artisten afterparty-a
La Txama taldeko Martin (Tuli Elbachatuli) eta Aitor Valcarlos gonbidatu dituzte Aitziber eta Malenek Benetan zabiz?-era!
Taldearen anekdotez, parrandetako istorioez, EHko beste talde batzuekin duten harremanaz, artista batzuen “soldata” eskasaz, “guilty pleasure” musikalez… aritu dira bi neskekin, beste gauza batzuen artean.
Beste gai sakon bati ere heldu diote: obrak eta artistak desberdindu behar dira? Noiz banatzen ditugu? Noiz ez? Ze adibide ditugu gurean?
Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz deitu dute, broma telefonikoa egiteko… testuingururik gabeko hitzak erabiliz!
24. Ana Goitia, trepen aurrean “Katana”
Bigaren aldiz gonbidatu dute Ana Goitia “Benetan zabiz?” podcastera!
Sentimentala dela aitortu die Aitziber eta Maleni, eta tarteka; baldarra ere bai. Bere baldarkeriari lotutako hainbat anekdota barregarri kontatu ditu eta aitortu du gaur egungo gazteengan konfiantza handia duela. “Katana” bakarrizketa show berriaz aritu da ere eta sekretu asko kontatu ditu atalean zehar.
Bestetik, “eskalatzaile maltzurrak” izan dituzte hizpide; “trepak”, alegia. “Trepa” asko daude telebistari lotutako lanbidean? Ana halakoa izan al da noizbait? Zer egin “trepak” topatzen ditugunean?
23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza
Eszenatokien magaletik begirada botatzen dio orain pailasogintzari, 26 urtez ofizio izan duenari. Aiora Zulaikak denbora batez Pirritxen ileorde larrosa kendu badu ere gogo handiz aritzen da berean.
Euskal-Irriko haur asko bezala, Malen eta Aitziber “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”-ekin hazi eta hezi dira eta gonbidatuak joko handia eman du: Nor izan zen lehenengo Pirritx? Eta nola hartu zuen lekukoa Aiorak? Antzekotasuna dute Pirritxek eta biok? Zer uste du inozentziari buruz? Helduaroan xalotasuna galtzea ohikoa da? Begi-kolpeko maitasunean sinesten al du? Positibotzat du bere burua?
Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, lagunartean ikusten diren faltsukeria esperientziak ekarri ditu Benetan zabiz?-en atal honetako mahai-gainera.
22. Ander Zumeta, drogen menpekotasuna
Ander Zumetak drogekiko pairatu zuen menpekotasunaren bizipenetatik abiatuta, drogen kontsumoak pertsonengan izan ditzaketen ondorioez aritu dira Benetan zabiz?-en atal honetan.
Nola eta zergatik hasi zen kontsumitzen? Nola bizi du uzteko prozesua? Zerk eraman zuen drogak kontsumitzeari uzteko erabakia hartzera? Non eskatu zuen laguntza? Nola jokatu beharko luke droga menpekoaren inguruneak? Ze fasetan dago orain Ander?
“Ailaket, drogen kontsumo arduratsua” aldarrikatzen duen elkartearen inguruko iritziak mahaigaineratu dituzte.
21. Lagunak eta kuadrillismoa
Inoiz baino hobeto dagoela dio Lorea Intxaustik! Lanean pozik, “Bihar arte soilik” antzezlana oholtzan amaitu berri eta “Vaya Semanita” eta “Muertos SL” umore telesailetan dihardu egun. "Go!azen" telesailean aktore lanetan aritua, bertan parte hartzea “gutxietsi” egin ohi dela azpimarratu du. 2024an, lanbidea uztekotan egon zela aitortu die Aitziber eta Maleni.
Benetan zabiz?-en atal honetako gai nagusia, adiskidetasuna izan da. Posible da heldutasunean lagun berriak egitea? Txikitako lagunak betiko izan behar dute? Nola kudeatu izan dute lagunak galtzea? Zer pentsatzen dute kuadrillismoaren inguruan?
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu konpultsibo-obsesiboa
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak Benetan Zabiz?-tarrei!
Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz eta egoerak bultzatutako ondorioez aritu da. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak?
Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai eta iraganeko hainbat anekdota kontatu ere. Zergatik erabaki zuen kalean gitarra jotzen hastea? Nola hasi zen bakarrizketak egiten? Itzuliko al da telebistara?
19. Sara Cozar, norberarengan sinestea
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabiz?-eko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar.
Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandako fikziozko harremana, "Goenkale" telesaileko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena.
Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute: Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean?
Ez galdu atala! "Benetan Zabiz?" podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podcasterako.
18. Jonfer, mainstream-a jarraitzen
Fernandez kazetariak influencerren mundua ondo ezagutzen du eta Benetan Zabiz?-tarrei zurrumurru ugari kontatu dizkie atal honetan.
Eduki sortzaileen artean, faltsukeria handia dago? Edukiak elkarri plagiatzen dizkiote? Nor da OT 2024 denboraldiko bere faboritoa? Zer gertatzen da Benidorm Fest jaialdian kameren atzean? Zein da inoiz izan duen zitarik lotsagarriena?
Bestetik, eta Jonferren urteroko Rewind bideoak aitzaki, mainstreamaz eta 2024ko meme faboritoen inguruan aritu dira. Iazko eduki biral eta ikusien errepasoa egin dute.
17. Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa
Benetan zabiz?-en 100. atalera haldu gara!
Zenbaki garrantzitsua ospatzeko eta honen omenez, podcastera etortzeko irrikaz egon den hurbileko esataria eta aurkezle mitikoa da ataleko gonbidatua: Julen Telleria Lopetegi! Orainarte gonbidatu ez dutelako apur bat haserre ote dago?
Malenek, Aitziberrek eta Julenek 2022ko udaberrian ezagutu zuten elkar. Bata-bestearekiko aurreiritziez, momentuko egoera emozional eta bitalaz, igaro izan dituzten bolada txarrez, traumez betetako motxilaz eta garaitezina sentitzeaz aritu dira solasean.
Nola dago Julen oraintxe? Asko konparatzen al dute Antton Telleria anarekin? Ezberdinak dira? Zer gertatzen da gertuko lagun bat erasotzailea denean? Zer egin beharko litzateke horrelakoetan? Zerk ematen du auzo-lotsa? Aukera balu, zer esaldi esango luke Julenek mundu osoaren aurrean?
16. Twin Melody, bikiak eta biralak
Paula eta Aitana Etxeberria, Twin Melody atal honetako gonbidatuak!
Haien hasiera eta ibilbideaz, sare sozialetan biralak izateaz, ahizpen arteko kontuez, haien arteko lehiakortasunaz eta bakoitzaren izaeraz aritu dira, besteak beste.
Noiz konturatu ziren oso famatu egin zirela? Nolakoa da haien egunerokotasuna? Lehiakorrak dira? Elkarren artean konparatzen dituzte? Zer agertzen da TikToken haien izena bilatzean? Polemikaren bat argituko dute? Ez al dira bata besteaz aspertzen?
15. Nerea Muñoz, Japonia ezagutzen
Nerea Muñoz gazte nafarrari pandemia garaian sortu zitzaion Japoniarekiko jakin mina. Japoniera, bertako musika, animea… hori nahikoa izan zuen, lau urte geroago maleta hartu eta Japonian barrena bizitzeko! Hiroshima, Osaka, Kyoto… leku guztiotara bakarrik abiatu da eta esperientzia ugari kontatu ditu atalean zehar!
Zergatik erabaki ote zuen Japoniara joatea? Zer moduz bizi da han? Nola ikasten du japonieraz? Biziraun likete? Non egiten du lan? Zer behar da hara joateko? Nola antolatzen ditu bidaiak? Bakarrik egoten da beti? Zeintzuk dira japoniar kulturan mito ezagunenak eta mitoak al dira benetan?Japoniako goxoki eta jakiz beteriko zakuarekin azaldu da Benetan zabiz?-era eta bertan probatu dituzte.
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
14. Zer gertatuko da 2025ean? Entzun, epaitu gabe
2024ko azken atala!
2024. urteak gauza askorako eman du eta Malen eta Aitziberrek beraien urtearen errepasoa egin nahi izan dute. Bizi dituzten gertaera ikonikoak, emozioak, lan ibilbidean aukera berriak, herrira itzultzea... guztiak kontatu dituzte 2024an beren norabidea finkatu duen podcastean! Urtetik urtera gainera, Malenek eta Aitziberrek haien laguntasuna uztartu dute, eta behin konfiantza errotuta: "Entzun, baina epaitu gabe" TikTokeko trend famatua konfiantza osoz egin dute. Zenbat trapu zikin atera dizkiote elkarri?
Eta nola ez! Urte bukaerarekin... Berria dator! 2025 urteari ongi etorria emateko, Maria Blanco urrezko kolaboratzailea gonbidatu dute kanpaikadak elkarrekin ospatzera. Umoretik urte berriko aurreikuspenak eta gertaera posibleak zerrendatu dituzte. Beteko al dira?
Ez galdu urteko azken atala! Urte berri on! Txispun!
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
13. Izaro Andres, Gabonetan dir-dir
"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" eta Gabonak direla eta, Mallabia Carey gonbidatu dute Benetan zabiz?-en sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute.
"Oh Happy Day" saiotik hasi, eta horrek ekarritako zurrunbilo guztia izan dute hizpide. Asko aldatu al da Izaro hasi zenetik hona? Zein uste du dela kanpotik ematen duen irudia? Zeintzuk dira bereganako aurreiritziak? Zer da arrakasta? Zer esango lioke hasi berri zen Izarori? Gainera, "Izaro Gabonetan" diskoa argitaratu du, gabonei buruz ere jardun dute Izaro, Malen eta Aitziberrek. Gabonak gustatzen zaizkie? Nola bizi dute urteko azken hilabetea? Zergatik bururatu zaio gabonetako abestien diskoa ateratzea? Gozatu dirdiraz eta polboroiez beteriko atalaz.
Din dan don din dan don, eguberri on!
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
12. Onintza Enbeita, oldarkeriaren gazi-gozoa
Onintza Enbeita Maguregi da atal honetako gonbidatua!
Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albo-kalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere.
Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren errealitate askotan gordina normalizatzeko beharraz. Maria Blanco, munduko kolaboratzaile onena ere hurbildu da solasaldira. Gaztetako konplexu fisikoek utzitako arrastoaz eta intseguritateez aritu da.
"En mi coño y en mi moño" Enbeitak diputatu zela Espainiako Kongresuan behin esan zuen esaldiaren harira, emakumeok horren debekatua dugun oldarkeriaren inguruan hitz egin dute: Zergatik dago gizartean gaizki ikusia emakumeak oldartu eta borrokan hastea? Pairatzen duten indarkeria fisiko edo berbalaren aurrean, biolentzia gehiagorekin erantzungo balute, zer? Zergatik ukatzen zaie aiurri txarreko neskei haserrearen emozioa?
Ez galdu atala!
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia!
Atal honetan, Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko!
Aitziberrek eta Malenek Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberarekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa… gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira.
Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbeste pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yarti?
Galdera guzti hauen erantzunak atal honetan aurkituko dituzu.
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
10. Bengo, bakardadea eta seriotasuna autodefentsa gisa
Benetan zabiz?-en atal honetan, Aitor Bengoetxea "Bengo" da gonbidatua!
Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta Benetan Zabiz?-tarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, seriotasuna autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz… aritu dira, besteak beste.
Nolakoa da Bengo? Zer da bakarrik sentitzea? Zergatik sentitzen da bakardadea? Zergatik eta nola hasi zen Break Dance dantzaten? Zer gertatu zitzaion Gaztea Sarietan saritu zutenean? Zer ez zaio batere gustatzen pertsonak ezagutzeko garaian? Musikarien artean lehiakortasun handia dago? Zer gertatu zitzaion artista ezagun batekin? Egoera triste bat igarotzen ari direnean, aurpegi ona jartzeko gai dira? Esklusiba potoloa ere eman die gainera Aitziber eta Maleni: artista ezagun batek kaleratu gabeko kantu bateko esaldiak lapurtu zizkiola kontatu du!
"Benetan zabiz?" atala galduko duzula?
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
9. Maria Redondo, errua, zaintza eta filmazioetako haran basatia
Maria Redondo Mugica aktorea atal honetan! Legazpiarrak Matilde pertsonaia gorpuzten du itsasoak zeharkatu dituen "Valle Salvaje" telesail ezagunean.
Filmazio prozesuen nondik norakoez, castingetako zailtasunez, gidoiak ikasteaz, pertsonaia desberdinak gorpuztu behar izateaz, eta horrek eragiten duen ibilbide emozional aldakorraz aritu dira. Horiek, eta Matilde pertsonaiak hezurmamitzen dituen emakumeen otzantasuna, adeitasuna eta errua aipatu dituzte. Aktore gaztea "Go!azen" telesailagatik eta "Kutxidazu bidea Ixabel" antzerki obran egindako lanengatik da ezaguna, baina argi fokuen atzean ezagutu dute Benetan zabiz?-en.
Egunerokoan zeri ez dio garrantzia ematen? Zein da bidali duen azken mezua? Konplazienteegiak gara? Nola ikasten ditu Mariak gidoiak? Gure lanpostuetan, lankideak zaintzeko moduak eraldatu beharko lirateke? Galdera horien erantzuna jakiteko, ez galdu atala!
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
8. Ibon Abad, suhiltzaile baten erronkak
Ibon Abad suhiltzailea da atal honetako gonbidatua.
Malen eta Aitziberrek suhiltzaileen eginbeharrak, erronkak eta zailtasunak hartu dituzte mintzagai Ibon Abad arabarrarekin. Lanbidearen zein suteen inguruko estigmen inguruan ere aritu dira. Etxeko suteei aurre egiteko hainbat aholku eman dizkie eta Euskadiko suhiltzaileen argazkiekin egindako egutegi mitikoen inguruko iritzia eman dute.
Zer egin behar da etxean sua piztuko balitz? Zein izan da Ibonek bizi izan duen suterik larriena? Zer egiten da suhiltzaile parkean txirrina entzuten denean? Zer behar da suhiltzaile izateko? Probak gogorregiak dira? Zergatik egin zuten suhiltzaileek greba Araban?
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
7. Fermin Muguruza eta Euskal Autotune erradikala
Atal honetan, Fermin Muguruza Ugarte!
Ferminek 2024ko abenduan abiatu du 40. urteurreneko bira, "Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten" leloarekin. Datozen hilabeteetan emango dituzten kontzertuek eragindako sentsazioaz, bere ibilibideaz, gaur egungo mainstream musikaz eta artistez, zentsuraz… eta beste hainbat gairen inguruan aritu dira Malen eta Aitziber Muguruzarekin.
Zer pentsatzen du gaur egungo artista gazteen inguruan? Autotunearen erabileraz? Nola sentitzen da berrogei urteren ostean oholtza gainera igotzean? Zergatik ez da ongi etorria hainbat herrialdetan? Nola bizi izan ditu zentsura egoerak? Rosaliaren laguna da? Zein da telefono agendan daukan famatuetan famatuena? Zer pertsona historiko gonbidatuko luke afari batera?
6. Kai Nakai, kantzelazioa eta gaupasan kebab jatea
Atal honetara Iratxe Aguilera, Kai Nakai gonbidatu dute.
Gasteiztarrak "Gaupasa" izeneko disko berria kaleratu du eta izenak joko handia eman die. Gaupasaz eta gaueko ordu txikietan kebabak jateaz, proiektu zein kantu berriak sortzeko prozesuaz, gaur egungo musika eszenaren egoeraz eta beste euskal artista batzuekin kolaborazioak egiteko arazoez aritu dira hiru neskak, besteak beste. Sonny Angelen unboxinga egin dute gainera!
Nola sentitzen da Kai beste artista batzuei kolaborazioa egitea proposatzen dienean? Zergatik sentitzen da, edo sentiarazten dute txiki? Euskal musika eszenan ere misoginia dago? Zer gertatzen da artisten diskriminazio eta kantzelazioarekin? Zeintzuk dira haien "red flag" edo bandera gorriak? Aukera eta horretarako boterea izango balute, ze lege zentzugabe sortuko lukete? Aner Euzkitzek Berria egunkarian argitaratutako "Kantzelazioa: zatoz, mese" iritzi artikulu polemikoaren harira hausnartu dute eta gizonen musika taldeen inguruan haien iritzia eman ere bai.
"Benetan zabiz?" galdu egingo duzula?
5. Izaskun Moyano Zeintzuk dira galderak egiteko herririk txarrenak?
Atal honetako gonbidatua: Izaskun Moyano!
Bermeoko kazetaria azken urteetako "urrezko erreportaria" izendatu dute, eta lanbideaz aritu dira berbetan. Euskal Herriko txokoak kartografo batek baino hobeto ezagutzen ditu Izaskunek. ETBko "Biba Zuek" saioaren zuzenekoak egiteak anekdota ugari utzi dizkio. Zein da inkestak egiteko herririk okerrena? Zer gertatu zitzaion berrehun usorekin? Zein da kamera aurrean bizitako erasorik salagarriena? Zer egiten da halakoetan?
Zertan egingo luke lan kazetaria ez balitz? Moyanoren "kolonbofobiaz", erreportari lanetan pairatutako erasoez, antsietate zein zorabioen beldurraz. Bestalde, Maria Blanco kolaboratzailearekin Pole Dance dantza diziplinaz aritu dira. Zer pentsatzen dute dantza estilo horren sexualizazioaz?
4. Irati Apraiz: Tarota bizitza bideratzeko tresna gisa
Irati Apraiz tolosarrak tarot ebolutiboaz asko daki, eta horretaz gain eskulanak, dantza eta astrologia oso gogoko ditu. Benetan maite du kartak botatzea, eta gainera bere ofizio bilakatu da.
Zer da tarota? Zertan oinarritzen da? Zenbateko egiazkotasuna du? Zer behar da tarotista izateko? Kartak edonork bota ditzake? Nolakoak dira kartak? Zer esan nahi dute? Zer dira arkano handiak? Zein da pertsona bati kartak bota aurretiko prozesua?
Iratik karta bana atera die Malen eta Aitziberri. Zer esan nahi ote dute atera dizkien kartek? Erantzuna jakiteko eta tarotaren mundua gehiago ezagutzeko, ez galdu atala!
3. Urdax Magunazelaia: Haur prodijio baten albo-kalteak
Benetan zabiz?-en atal honetako gonbidatua Urdax Magunazelaia Agirre da. Abadiñoarra 106 kiloko harria jasotzen hasi zen 11 urterekin, eta 15 urte betetzerako 215 kilokoa altxatzeko gai zen. Hainbat errekor lortutako harri-jasotzailea da eta bere ibilbide profesionalaz aritu da Malen eta Aitziberrekin. Era berean, afizio horrek nabarmen baldintzatu dio bizitza pertsonala ere, eta horrek eragindako albokalteez eta gorabeherez aritu dira. Boxeoan aritu izan da eta diskoteketako atezain izandakoa ere bada. Lan horretan bizitako gertakari latzak azaldu ditu.
Bizkaitarra haur prodijioa izan zen? Nola bizi izan zuen berak aro hura? Nola sentitu zen dopin kasua argitara atera zenean? Nolakoa zen gaztetan? Nola eragin zion horrenbeste laudatzen duen aitaren heriotzak? Zer du mantra? Zer da erridikulua egitea beretzat? Atalean zehar, Maria Blanco kolaboratzailea ere batu zaie eta gai potoloa mahaigaineratu die: txortalagunak.
2. Miren Nogales, astroak lerrokatzen direnean
Denboraldiko aurreneko gonbidatua: Miren Nogales Sagartzazu. Uda frenetikoaren ostean hiru neskak aurrez aurre eseri dira eta haien barrenak hustu dituzte. Zer moduz dago Miren? Nola itxi ohi ditu bizitzako etapak? Nolakoa da familiarekin duen harremana? Eta bikote ohiekin? Mirenez gain, zein beste pertsonek egin zuten "Herri Txiki Infernu Handi" saiorako castina? Proba egin eta zergatik pasa zuen astebete negarrez?
Arrosalik, betiko legez, sare sozialetan topatutako mintzagaia ekarri du Benetan zabiz?-en atalera: emakume helduek pairatzen duten edadismoa. Beste hainbat hizketagai ere izan dituzte: zortea eta astroen lerrokatzea, zuhaitzak besarkatzea, etxeko izozkailuan jendea izoztuta gordetzea eta sorginkeriak, oro har.
Ez galdu atala, eta jakin Mireni zer iragartzen dion bere konfidantzazko sorginak!
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Gradosek eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
1. Striptease emozionala eta txikitako gure bertsioari mezua
Denboraldi berriari hasiera emateko: argiak, kamera, akzioa! Eta luxuzko bi gonbidatu!
Malen Altuna eta Aitziber Grados indartsu lurreratu dira, eta Benetan Zabiz?-tarrak beldurrik ez dute biluzteko. Haien txikitako bertsioari mezua bidali diote eta striptease emozionalarekin batera… tariro tariro!
Nola daude? Zein izan dute bizitzako unerik baxuena? Zer uste dute eskaintzen diotela euren gertukoei? Nola ikusten dute beren aspaldiko bertsio txikia? Zer esango liokete? Erreparorik gabe, iraganeko mamuei ere mezu zuzen eta argia bota diete: Ku-ka-ra-txo!
44 . Mingainak berotuta, azkena eta etxera
42. Itziar Atienza, jausiko ez ginatekeen propaganda
41. Jon Kareaga, sareekin harreman toxikoa
40. Mutiko & Tatta, “itsatsita” egotea
39. Jone Laspiur, eskapistak eta mugak
38. Brigade Loco, erabakien politikaz
37. Lur Olalde, mediuma eta heriotza osteko arimak
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu”
35. Josune Arakistain, Süne, eta "Amaineman"
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak
31. Iban Garcia, influencerra eta kotilla
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra
29. Lur Errekondo, sakrifizioak
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
26. Andrea Arrizabalaga, kazetaria eta antiespezista
25. La Txama, artisten afterparty-a
24. Ana Goitia, trepen aurrean “Katana”
23. Aiora Zulaika “Pirritx”, Inozientzia eta irrigintza
22. Ander Zumeta, drogen menpekotasuna
21. Lagunak eta kuadrillismoa
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu konpultsibo-obsesiboa
19. Sara Cozar, norberarengan sinestea
18. Jonfer, mainstream-a jarraitzen
17. Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa
16. Twin Melody, bikiak eta biralak
15. Nerea Muñoz, Japonia ezagutzen
14. Zer gertatuko da 2025ean? Entzun, epaitu gabe
13. Izaro Andres, Gabonetan dir-dir
12. Onintza Enbeita, oldarkeriaren gazi-gozoa
11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia!
10. Bengo, bakardadea eta seriotasuna autodefentsa gisa
9. Maria Redondo, errua, zaintza eta filmazioetako haran basatia
8. Ibon Abad, suhiltzaile baten erronkak
7. Fermin Muguruza eta Euskal Autotune erradikala
6. Kai Nakai, kantzelazioa eta gaupasan kebab jatea
5. Izaskun Moyano Zeintzuk dira galderak egiteko herririk txarrenak?
4. Irati Apraiz: Tarota bizitza bideratzeko tresna gisa
3. Urdax Magunazelaia: Haur prodijio baten albo-kalteak
2. Miren Nogales, astroak lerrokatzen direnean
1. Striptease emozionala eta txikitako gure bertsioari mezua
Iradokizunak
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” podcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei buruz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.
Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.
Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

