"Tip Toe" edo mundu oldarkorraren isla
Denboraldi honetan, lagun berria izan dugu Bitan-en. Iñaki Cid izango da gure kultur preskriptorea. Lehen saioan, Russel T Davis-en "Tip Toe" telesailaz hitz egin digu. Ideologia ultraeskuindarraren gorakadaren aurrean, ezagutu beharreko istorioa.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.
Esne Beltza taldearen agur kontzertua
18 urte eta gero, Bilbao Arenan eskaini zuen azken kontzertua Esne Beltza taldeak. Lagun izan zituzten Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez. Festa giroan, eta aldarrikapenak ahaztu gabe agur esan zuen Gipuzkoako taldeak.
2025eko otsailaren 1ean izan zen kontzertua.



