Ainara Abasolo, Irrika: "Todo el mundo tiene derecho a comer todo"
Ainara Abasolo Etxaberekin partekatu genuen gure lehen kafea, IRRIKA glutenik gabeko okindegi eta gozotegi lantegiaren arimarekin. Bedoña auzoko (Arrasate) Errastiko baserrian, familiaren jatetxea urteetan hartu zuen baserrian bertan, Ainarak ogiak, galletak, madalenak, bizkotxoak, tartak edo bere irrika goxoak egiten ditu. Artisautza zainduaren eta esperientzia gastronomiko inklusiboaren aldeko apustua egiten duen tokiko proiektua.
Oihan semearen zeliakia-diagnostikoak, eta handik gutxira bereak, eragin zuen proiektu hau, "mundu guztiari alternatiba osasungarri bat eskaintzea eta artisau moduan egindako gozoki edo ogi bat jan ahal izatea" helburu duena. Irribarre eginaraztea da haien helburua.
Informazio gehiago: irrikaglutenfree.eus