'Confitería Cantábrica' con María Mieres
Galiziako larpeira edo bikatik Camilo de Blaseko karbaionetara eta Avileseko marañueletara, pasiega gaztandegitik, pantxinetatik, piperropiletik edo Agoizko zarakarretik igaroz. 'Confiteria Cantábrica'-n, Maria Mieresek Penintsulako iparraldeko ehun urtetik gorako gozogintza tradizioaren ibilbidea proposatzen digu. Horretarako, dozenaka lantegi eta gozotegi historiko bisitatu ditu, baita zenbait komentu ere. Bidaia horri esker, emakumeek hainbat eta hainbat errezetaren sorkuntzan, mantentzean eta transmisioan izan duten zeregina berraurkitu ahal izan du.