loading

'La tienda de juguetes' de Elena Peña Bilbao

Bostekoa

'La tienda de juguetes' de Elena Peña Bilbao

Elena Peña Bilbaok 'La tienda de juguetes) aurkeztu digu, adiskidetasunari, oroimenari eta nostalgiari buruzko eleberria. Madril, 1962. Kale Nagusiko jostailu-denda esanguratsuenaren erakusleihoaren aurrean, Inesek haurren ilusioa eta helduen nostalgia pizten dituen leku horretan murgiltzea du amets. Baina, batez ere, panpina bat besarkatu nahi du, dendako nagusiaren biloba Candelarena bezalakoa. Hala ere, Ines txikiak badaki mundu hori ez dela berea; bera atezainen alaba besterik ez da. Haien bideak gurutzatzen direnean, ustekabeko harreman hautsezina sortuko da bien artean. Adiskidetasun horrek jostailu-denda horretan aurkituko du babesa hainbat hamarkadatan, eta familia-sekretuei, maitasun zailei eta errepresioak eta bidegabekeriek markatutako herrialde baten tentsioei aurre egin beharko diete.