loading

De la ikastola San Fermín al mundial de ajedrez de Armenia

Boulevard 2

De la ikastola San Fermín al mundial de ajedrez de Armenia

San Fermin ikastolako 12 urtetik azpiko ikasle-taldeak aste oso bat eman du Armenian, Xakeko Munduko Txapelketako Europako fasean lehiatzen, Espainiako txapelketa irabazi ondoren. Esperientzia eta irakaskuntza paregabea izan da xakearen eskutik. Kirol honen jarduera eta trebakuntzan erreferente bilakatu da Zizur Txikiko San Fermin ikastola, Iruñetik gertu. Xakeaz baliatu adimena zabaltzeko, kontzentrazioa hobetzeko eta ikaskuntza zein pentsamendua modu ezberdinetan bideratzeko, oztopoak gainditu eta aurrera egiteko estrategiak landuz... kasu honetan, gainera, mundua ezagutzeko tresna gisara ere bai. San Fermin ikastolan hitz egin dugu Armeniara joan diren 12 urte azpiko talde honetako ikasleekin: Miren Puy Azkoiti, Aitor Molina, Oihan eta Iker Rojo eta Julen Arbizurekin, eta Asier Urretabizkaia haien entrenatzailearekin batera.