loading

Los voladores de Papantla traen la lluvia y encandilan a Iruñea

Boulevard 2

Los voladores de Papantla traen la lluvia y encandilan a Iruñea

Papantlako hegalariek euria eta lilura ekarri dute Iruñera Zuzenean bizi izan dugu Papantlako Hegalarien ikuskizuna. Egun hauetan harrera bikaina izaten ari dira Iruñeko Gaztelugibelean egiten ari diren emanaldiak, "Iruñeko Topaketak" Biurtekoaren egitarauaren barruan. Mesoamerikako Garai Preklasikoko erritu aurrehispanikoa da, Mexikoko Veracruzeko Totonaka herrian jatorria duena. Lau dantzarik 25 metroko enbor baten goialdetik egiten dute jauzi buruz behera, gerritik lotuta, eta Kapurala deritzonaren hiru zuloko egurrezko txirularen doinupean, eta bere danbortxoaren erritmora —gure txirula eta danbolinaren oso antzekoa—hamahiru birako hegaldi zirkularra egiten dute lurrera iritsi arte, enborraren inguruan, euria erakartzeko eta lurraren emankortasuna sustatzeko zeremonian. Iruñean behintzat lortu dute: lehorteari amaiera eman diote metro koadroko 23 litroko euriekin. Beren protagonistak elkarrizketatu ditugu: Marco Antonio Luna, Vicente García eta Mario García, Papantlako hegalariak. Zuzenean jo dizkigute euren doinuak.