Debate generacional...¿embotar o congelar?
Belaunaldien arteko eztabaida...Ontziratu ala izoztu?
Udazkenari Garesen eman diogu hasiera, piperrak erosten, garai hauetan ohikoa denez. Eta bide batez, uzta bildu ondoren eta neguarii aurre egiteko data hauetan, kontserbak egin edo ontziratzeko tradizioaz solastu gara. Belaunaldi berriek ontziratzea baino izoztea dute nahiago, baina beteranoek izozkailurik ez zegoen garaiko kontserbak egiteko abantailak nabarmentzen dizkigute: merkeagoa da, iraupen luzekoa, eta produktua unean bertan dastatzeko aukera ematen dizuna, ontzia irekitzearekin batera, izotza kentzeko itxaron beharrik gabe.
Juan Luis Molinet "Pimientos Garibaldi" etxeko ekoizle eta saltzailearekin hitz egin dugu, baita Mertxe Zabalo eta Jaio Arratibel ama-semearekin ere; Altsasutik etorri dira 30 kilo piper erosi, garbitu eta erretzeko, ondoren etxera eraman eta familian ontziratzeko.