loading

Goals for Hope: fútbol, fotografía e historias que derriban fronteras

Boulevard 2

Goals for Hope: fútbol, fotografía e historias que derriban fronteras

Goals for Hope proiektua Bilbora iritsi da, futbolaren eta argazkigintzaren bidez gainditze-, aniztasun- eta integrazio-istorioei ahotsa eta ikusgarritasuna emateko. Ekimen horren protagonistak bizi-esperientziak dituzten pertsonak dira, eta migrazioa beste ikuspegi batetik begiratzera gonbidatzen gaituzte. Bilbon Bakuvako futbolariak dira protagonistak. Galder Reguera Athletic Club Fundazioko Estrategia eta Operazio zuzendariarekin, Leire Alonso Fundazioko kudeatzailearekin eta Josu Zaldibar Basque Dok Festivaleko koordinatzailearekin hitz egin dugu, ekimenaren helburuak, kirolak eta kulturak gizartea eraldatzeko tresna gisa duten zeregina eta hausnarketa eta aurreiritziak eraistea helburu duen proiektu baten ibilbidea ezagutzeko.