Trastoteka: el éxito de la biblioteca de trastos de Pamplona
Trastoteka: Trasteen liburutegiak arrakasta du Iruñean.
Trastotekak hiru urte bete ditu Iruñean eta Espainiar estatuko hiri zein udalerri ugaritan partekatu nahi dute egitasmoa. Geltoki zentruko zerbitzua da Trastoteka, Iruñeko autobus geltoki zaharrean dagoena; objektuak eta tresnak mailegatzen ditu liburutegi bat balitz bezala. Bat eta hiru euro artean ordainduta, aste oso baterako eraman dezakezu etxeko konponketa txikiak egiteko behar duzun taladroa, edo tolesgarria den ohea etxera bisitariak datozkizulako, edo pertz erraldoia kuadrillarekin «kalderete» bat egiteko, edo bi makulu bihurritu bat duzulako... Gutxitan erabiltzen dituzun objektu edo tresna horiek, etxean leku handiegia hartzen dutenak, erosi behar ez dituzun gauzak, maileguan har ditzakezu Trastotekan. Ekimen honen bidez, kontsumismoa murriztu eta erabilera komunitarioa sustatu nahi da, baita «trasteak», objektuak edo tresnak partekatzeko kultura bultzatu ere.
Lander Martinez Trastotekako langileari, eta Alexandra eta Joseba zerbitzuko ohiko erabiltzaileei egin diegu elkarrizketa.