2. Salud mental (y exclusión social): cuidar cuando la vida se rompe
Zer gertatzen da bizitza hausten denean eta ohiko baliabideak nahikoak ez direnean? Atal honetan, etiketak eta errezetak alde batera utzi eta osasun mentalari buruz hitz egingo dugu, egiatik abiatuta: presentzia, entzutea eta lotura. Andrea Gabilondorekin (Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailea) eta Ziortza Ostolozagarekin (Argia Fundazioko zuzendari teknikoa) hitz egin dugu hauskortasunean eta gizarte-bazterketan nola lagundu aztertzeko. Inor zaintzatik kanpo uzten ez duten sare komunitarioak nola ehundu ulertzeko ezinbesteko hitzaldia.
1. Cuidados paliativos: cuidar hasta el final
Zer esan nahi du zaintzeak, sendatzea jada aukera bat ez denean? Atal honetan bizitzaren amaierara taburik gabe hurbiltzen gara, zainketa aringarriak begirada integral batetik aztertuz: fisikoa, emozionala eta gizatiarra. Josu Irurzun, Gurutzetako Ospitaleko medikua eta Carolina Ramirez, ADELA Euskal Herriko presidentea aritu dira hizketan. Pazienteei eta haien familiei bakarrik utzi gabe minaren, beldurraren eta ziurgabetasunaren inguruan laguntzeaz mintzatu dira.
1. Cuidados paliativos: cuidar hasta el final
Iradokizunak
Conversaciones que cuidan
Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.
Historias del mundo
Planetak zibilizazio modernoaren eragina nabari du, baina kaosaren erdian oraindik badira paradisuak. Aner Etxebarria gidari ezin hobea da ia ahaztuta genituen lekuak, kulturak eta animalia-espezieak ezagutzeko. Milaka kilometrotan jasotako istorioak dira, eta gal ez daitezen kontatu nahi ditu Anerrek Radio Euskadiko Boulevard saioan, 'Historias del mundo'n.
Recalculando...
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin.
Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete.
Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea.
Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”
Gordexola. Recalculando...
"Bizitza osoko" bizilagun bat eta etorri berri bat. "Realculando..." saioak Gordexola ezagutu du Jokin Inoriza eta José Antonio Pérez Ledoren eskutik. Bizkaiko Enkarterrietako herri honetako iragana, hiztegia eta ohiturak ezagutzera gonbidatu gaituzten bertako historialari bat eta "istorio-egile" bat, gidoilari eta idazlearekin hitz egiten dugun bitartean, besteak beste, Ondas Sariekin aintzatetsitako ibilbide luze bati buruz.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
Agertokiak
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.