Bebe Rexha Musikaren Industriaren alde ilunaz
Ba al zenekien Bebe Rexha artista musika uzteko zorian egon zela? Egun, "Me, Myself & I" izenarekin ezagutzen dugun abestia bakarka eta beste izen batekin kaleratu nahi zuen, baina G-Eazyrekin egindako kolaborazioak dena aldatu zuen. Alain Perezek kontatu digu.
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.

