Eklipsea musikatzeko play zerrenda
Klasiko handiez betetako play zerrenda berezi bat ekarri digu Liher Larrañagak datorren abuztuaren 12an izango den eklipsea musikatzeko. Fenomeno astronomikoaren fase bakoitza abesti batekin lotu du, eta astroetan inspiratutako arrakasta handiak bildu ditu; besteak beste, Bonnie Tyler, Johnny Cash, Pink Floyd eta The Beatles bandaren abestiak. Ez galdu!

