Oihan Espina musikaria muxugitarrarekin jolasean
Martxan da EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestraren udako kontzertu bira. Gurera gonbidatu dugu Oihan Espina taldeko klarinetista, kontzertu birari buruz, bere hastapenei buruz eta halako orkestra batean lan egiteak dakarren esfortzuari buruz hitz egiteko. Jongik, gainera, erronka polita proposatu dio: Ezetz asmatu zer ari den jotzen Jongi muxugitarrarekin? Asmatu ote du? Entzun!

