Diseinuz Talks: un espacio para reflexionar sobre los retos del diseño
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak. Diseinuz Talks kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu podcastak, Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztuta. DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit-en podcasta.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
3. El diseño y la movilidad
Mugitzen garen modua ere diseinatu egiten da.
“Diseinuz Talks” saioaren bigarren atalean Jesús Caok, Susana Palomino, Metro Bilbaoko Bezeroen Arloko eta Berrikuntza Sozialeko zuzendaria, eta Nora Inoriza, Diara Design enpresako Lead Design Strategist-a, elkarrizketatu ditu.
Hirietako mugikortasuna nola diseinatzen den hizpide duen solasaldia atal honetan.
2. Cómo el diseño puede transformar nuestra manera de cuidar
Zaintzea ere diseinatzea da. Entzutea, ulertzea eta geure bizitzari buruz erabakitzen jarraitzea ahalbidetuko diguten espazioak eta zerbitzuak sortzea.
“Diseinuz Talks” podcastaren bigarren atalean, Jesús Caok, Matia Fundazioko Irene González Fernándezekin eta zerbitzuen diseinatzaile Asier Pérezekin hitz egingo du diseinuak gure zaintza-modua nola alda dezakeen aztertzeko.
Autonomiari, ongizateari eta pertsonei egokitutako zaintzari buruzko elkarrizketa.
1. “El futuro de las ciudades, es el futuro de todos”
Zer da hiri bat diseinatzea? Batzuetan, hiri bat aldatzeko, espaloi bat aldatzetik hasi behar dugu. Hiru profesionalek hiria ulertzen lagunduko digute: Idoia Postigok, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak; María Aranak, Mugak Biurtekoko komisarioa eta Urbanbateko sortzaileetarikoa denak, eta Jon Abadek, Abad Designeko diseinatzaile industrial eta sortzaileak.
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
3. El diseño y la movilidad
2. Cómo el diseño puede transformar nuestra manera de cuidar
1. “El futuro de las ciudades, es el futuro de todos”
Iradokizunak
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.
Conversaciones que cuidan
Podcast honetan gizarteak eta osasunak bat egiten dute helburu argi batekin: osasun sistema zaintzen, pentsatzen, laguntzen eta eraldatzen dutenei ahotsa ematea. Podcast honek elkarrizketak, hizketaldiak eta gogoetak eskainiko ditu zainketa, koordinazioa, etika eta komunitateaz, besteak beste. Era horretan, profesionalek eta erabiltzaileek dituzten erronken inguruan aritzeko hilero kaleratuko den podcasta da.
Recalculando...
Ezagutu Euskadi "Recalculando..." saioarekin; hurbileko istorioekin bidaiatzen duen podcastarekin.
Radio Euskadiko unitate ibiltariaren laguntzarekin Jon Bilbaok eta Mikel Ibañezek Euskal Herriko herri, hiri eta auzo esanguratsuenetara eramango zaituzte. Euskal Herriko historia, kultura, tradizio, gastronomia eta bitxikerien berri emango dizuete.
Audio gida ezin hobea, zure ihesaldiak planifikatzeko eta lurralde bakoitzeko pertsona eta txoko interesgarrienak ezagutzeko. Entzun ezazu Araban, Behe-Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin, Nafarroan, zein Zuberoan egingo duzu zure hurrengo abentura antolatzen duzun bitartea.
Doitu zure GPS nabigatzailea, eman play-ri eta aurkitu ibilbide desberdinak! “Recalculando…”
