Micropigmentación capilar: tatuar folículos para combatir la alopecia
Alopeziak biztanleriaren zati handi bati eragiten dio, eta eragin emozional handia izan dezake. Boulevard saioan, Laida Basurto Altsasun izan da mikropigmentazio kapilarra ezagutzen. Teknika horren bidez, ile-folikulua pigmentu-puntu txikien bidez birsortzen da, eta ilea moztuta dagoela irudikatu, dentsitatea handitu edo orbainak ezkutatu daitezke.
Teknikaren sortzailea, Xavier Górriz, espezialitateko Espainiako txapeldun izendatu berri da, eta Turkiako munduko txapelketan lehiatuko da. Berak ere gertutik ezagutzen du ile-galera: «Ilea moztea erabakitzea erabateko askapena izan zen».
Bezeroen artean dago 24 urteko Dani ere. Ile-transplantea egin ondoren ilea berriro urritzen ari zitzaiola ikusita, teknika honetan aurkitu zuen konponbidea: «Niretzat nahiko gogorra izan zen».
Bi edo hiru saio, bakoitza bi ordu ingurukoa, nahikoa izan daitezke. Prezioa 800 eta 1.800 euro artekoa da. Baina emaitza estetikoaz harago, Górrizek alderdi emozionala nabarmentzen du: «Pertsona batek ispiluan bere burua begiratu, besarkatu eta irribarre egiten didanean... hori ez nuen tatuajearekin hain modu bizian bizi».