¿Enganchados al móvil? Las señales que distinguen el abuso de una adicción
Sare sozialak, alkohola, drogak edo jokoa mendekotasun bihur daitezke. Bilboko Crea zentroko zuzendari terapeutikoa den Jon Mardaras-ek azalduko du nola bereizi erabilera eta gehiegikeria, eta zein diren mendekotasun baten lehen abisu-seinaleak. «Mendekotasuna ez da kontsumitzen duzunaren arabera neurtzen, zure bizitzan dituen ondorioen arabera baizik», dio. Gaixotasun horri nola heltzen zaion eta errehabilitazioak zergatik behar dituen denbora eta laguntza profesionala ere aztertuko ditu. Bien bitartean, Laida Basurto kalera aterako da gazteek mugikorrarekin duten harremana ezagutzeko eta pantailak egunerokoan zenbateko lekua hartzen duen jakiteko.