Metro Bilbao permitirá viajar con perros de más de ocho kilos
Metro Bilbaok zortzi kilotik gorako txakurrekin bidaiatzea baimenduko du 1. eta 2. lineetan urriaren 15etik aurrera. Araudi berriaren arabera, animaliek homologatutako muturrekoa eta gehienez 50 zentimetroko uhal finkoa eraman beharko dituzte. Ezin izango dira eserlekuetan jarri, ezta lehenengo edo azkenengo bagoietan sartu ere. Gainera, puntako orduetan eta jende pilaketa handiko ekitaldietan mugatuta egongo da haiekin bidaiatzeko aukera.
Ekimenak auzo-plataformek eta Pablo Muñoz Gabilondo aktibistak bultzatutako aldarrikapen bati erantzuten dio. Muñoz "Pipper on tour" ekimenaren sortzailea da. "Europar Batasuneko hiriburuetako metroen % 88k txakur handiekin bidaiatzea baimentzen dute dagoeneko", nabarmendu du, eta animalien jabeen erantzukizuna aldarrikatu du, gainerako bidaiariekin bizikidetza bermatzeko.