¿Sabemos realmente qué pan estamos comiendo?
Orozkoko Iza Okindegiko hirugarren belaunaldia da Aida Fuentes Iza, eta prezioari eta etiketei harago begiratzera gonbidatzen gaitu. Tiempo de besugos tartean, hartzidura motelek eta kalitatezko irinek zer eskaintzen duten azaldu du, hazien nahasketa batzuek apaingarri hutsa baino ez dutela ohartarazi, eta ogia kontserbatzeko eta freskotasuna berreskuratzeko trikimailuak partekatu ditu. Familiako historiari ere egin dio errepasoa: okindegira iritsi zenean ez zuen imajinatzen ogigile bihurtuko zenik, baina gaur egun, oinordetzan jasotako lanbidea pasio bihurtu du.