29N: el adelanto electoral abre un nuevo escenario político ante la falta de mayoría parlamentaria
Distrito Euskadi
29N: el adelanto electoral abre un nuevo escenario político ante la falta de mayoría parlamentaria
Pedro Sánchez-ek azaroaren 29ra aurreratu ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, eta agertoki politiko berria ireki da. Distrito Euskadi saioan deialdiaren gakoak aztertuko ditugu Braulio Gómez soziologoarekin: gehiengo parlamentariorik eza, Voxen hazkundea eta PSOEren ezkerrean geratu den espazio hutsa izango ditu hizpide. Horrez gain, kalera aterako gara herritarrek hauteskundeen aurrerapena nola hartu duten ezagutzeko, eta etxebizitzaren inguruko eztabaidari ere helduko diogu, politikaren agendan nagusitzen jarraitzen duen gaietako bat baita. Gainera, posta bidezko botoaren inguruan sortutako polemika eta hauteskunde-prozesuaren bermeak ere jarriko ditugu mahai gainean.