loading

“El rider tiene una indefensión cuando decide no ponerse en riesgo” Pablo Díz (rider)

Distrito Euskadi

“El rider tiene una indefensión cuando decide no ponerse en riesgo” Pablo Díz (rider)

Euri zaparrada handiek Glovoko banatzaileen lan-baldintzak jarri dituzte berriro fokuan. Pablo Díz Glovoko banatzailea eta CCOO sindikatuaren enpresa-batzordeko presidentea da Iruñean. Salatu duenez, konpainiaren protokoloak alerta gorria dagoenean bakarrik agintzen du zerbitzua etetea, eta alerta laranja dagoenean erabakia eremu bakoitzeko arduradunen esku uzten du. Gainera, zenbait langileri euriteek eragindako atzerapenak justifikatzeko eskatu dietela azaldu du. Dízek azaldu du eguraldi txarra egiten duenean etxez etxeko janari-eskaerak nabarmen handitzen direla eta, aldi berean, plantilla murriztu izanak itxaronaldi eta atzerapen gehiago eragiten dituela. Banatzaileek Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) jasotzen dute, eta garraio-gastuengatiko osagarri bat dute; Dizen arabera, ordea, ez ditu beren ibilgailuak erabiltzeak dakartzan gastu guztiak estaltzen.