loading

"En esta profesión no te jubilas nunca" Loinaz Jauregi

Distrito Euskadi

"En esta profesión no te jubilas nunca" Loinaz Jauregi

Gure bixigu VIP berria den Loinaz Jauregik interpretaziora itzuliko da gaztelaniazko film batean bigarren mailako pertsonaia bat antzeztuz, urte luzez aktoreen ordezkari-lanetan aritu ondoren. Besugoen Elkarrizketan, ETBko lehen urteetan «Poli eta Loinaz» haur-programarekin egindako ibilbidea gogoratuko du, baita bikoizketa-aktore gisa egindako lana ere; besteak beste, Shin-chaneko Misaeri jarri dio ahotsa. Patricia López Arnaiz eta Itziar Ituño bezalako aktoreen ordezkari gisa bizitako garaiaz ere hitz egingo du. "Lanbide honetan ez zara inoiz erretiratzen", dio, istorio eta pertsonaia berriak ezagutzeko beti aukera dagoela sinetsita. Euskal telebistaren lehen urteetako oroitzapenak partekatzeaz gain, adimen artifizialak bikoizketan eta interpretazioan duen erabileraren inguruko arautze faltak kezkatzen duela azalduko du.