Guillermo Fesser recorre Estados Unidos tras la huella hispana olvidada
Guillermo Fesser kazetari eta idazleak AEBetako historia eta kulturan ahaztuta geratu den ondare hispanoa aldarrikatzen du A 55 millas por hora liburuan. Bigarren mailako errepideetatik egindako bidaia honetan, gutxi kontatu den historia bat azaleratzen du: Ameriketako Estatu Batuen independentzian lagundu zuten Soraluzen egindako armak, eta Espainiak eta haren lurraldeek emandako babes ekonomiko eta militarra, besteak beste.
«Helmuga batera zuzenean joaten bazara, bidean dagoen guztia galtzen duzu», azaldu du Fesserrek. Kontakizun ofizialetik harago begiratzera gonbidatzen du, presentzia hispanoak AEBetako historian izan zuen eragina ezagutzeko.
Egileak, halaber, egungo AEBetako giro politikoan ondare kultural hori demonizatzeko eta arrazakeria sustatzeko joeraz ohartarazi du: «Arrazakeria hutsa, Biblia eskuan eta mendekuan oinarritua».