La tiranía de los "foodies": cuando el postureo sustituye al criterio gastronómico
Andoni Luis Aduriz sukaldariarekin, hauteskundeen ostean Estatu Batuetako gastronomia aztertu dugu, janari azkarraren inguruko topikoa hautsi eta hura aldarrikatzeko, Donostian bizi den Kevin Patricio sukaldari estatubatuarrarekin batera. Adurizek, halaber, Óscar Puente ministroaren dimisioaz eta sare sozialetako «foodie» eta influencer gastronomikoen fenomenoaz hausnartu du. Itxurakeriaz, aro digitalean sukaldaritzak sortzen duen harridura galtzeaz eta Mugaritzen bizitako hainbat pasadizoz ere hitz egin dugu, jatetxearen proposamena ulertzen ez duten edo horri etekina atera nahi dioten bezero eta eduki-sortzaileekin izandako esperientziak tarteko.