loading

Un joven de 20 años toma las riendas de una marisquería histórica de Algorta

Distrito Euskadi

Un joven de 20 años toma las riendas de una marisquería histórica de Algorta

Algortako 50 urtetik gorako historia duen Mariscos Sarrikobaso arrandegi eta itsaski-haztegiak itxiera saihestu du Markel Fernández gaztearen ekimenari esker. 20 urte besterik ez ditu, eta negozioaren ardura hartu du; urriaren 1ean ireki zituen berriro ateak. Negozioa kudeatzeaz gain, Ekintzailetza, Lidergoa eta Berrikuntza gradua ikasten ari da Mondragon Unibertsitatean. Sektorean eskarmentu handia duen bazkide batekin batera, auzoko merkataritza bizirik mantentzea du helburu. Gabonetako kanpainari begira ere ari dira lanean: ohiko hiruzpalau langile izatetik hamabi edo hamalau izatera pasatuko dira. Gainera, Markelek dirua aurrezteko gomendio bat eman du: itsaskiak aldez aurretik erosi eta etxean izoztea, abenduan prezioek gora egin aurretik.