5. Bitoriano Gandiaga (II): Arantzazu
Bidai luzearen ondoren, "trenez eta kamioiez egun osoko bidea eginda", iritsi zen Bitoriano Gandiaga haurra Arantzazuko Fraideen eskolara. 1940. urtea zen eta seminarioan "une urri eta gogorrak" bizi izan zituela xehetzen du podcastean.
Gerra osteko gosea, Santutegian ere antza ematen zen. Sukaldean aritzen ziren fraideek gorriak ikusten zituzten haurrei jana emateko. "Ur hotza eta ospelak" ditu gogoan. Oroimen onak ditu hala ere Arantzazuko lehen garaietaz, Euskararen aldeko apustua egiten lagundu ziotelako.
10. Martin Ugalde (II): Kazetaritza eta politika, euskararen esanetara
Martin Ugalde bizitza osoan zehar izan zen Euskararen aldeko ekintzailea. Euskaldunon Egunkariaren sorrerako eragile handienetakoa izan zen eta horregatik darama bere izena Andoainen, bere jaioterrian, kokatuta dagoen kultur parkeak.
2021eko azaroaren 11n osatu da Ugalde jaio zeneko urteurrena eta testu inguru horretan eskaintzen dizugu podkast gisara Martin Ugalderekin Euskadi Irratiko "Doana Jasoz" saioan egin genuen elkarrizketaren bigarren zatia.
Erbestea ezagutu zuen Ugaldek, 1936ko gerraren ostean. Venezuelan atera zuen bizimodua eta familia eta han egin zen kazetari eta idazle.
9. Martin Ugalde (I): Haurtzaroa eta gerra garaiko pasarte eta oroitzapenak
2021eko azaroaren 11an osatzen da Martin Ugalde (Andoain 1921-Hondarribia 2004), kazetari, idazle eta Euskaltzalearen jaiotzako mendeurrena. Gerra ez ezik erbestea ere ezagutu zituen Andoaingo jakintsuak, baina horrek ez zuen atzeratu Euskararen aldeko ekintzailetzan.
Gure Fonotekan gordetako altxorren artetik podcast modura ekarri dugu 1994ko otsailean, Ugalderen Hondarribiako etxean bertan egindako elkarrizketa, bere horretan. "Doana Jasoz" saiorako egin zuen Jon Etxabek eta bi zatitan aireratu genuen Euskadi Irratian. Lehen zatian, haur denboraz, gerraz eta erbesteaz mintzo da nagusiki Martin Ugalde.
8. Sebe Peña (II): Bizitza osoa mendiari lotuta
Sebe Peñak garbi adierazten zuen "mendia igo liteke, baina garaitu ez!" eta filosofia horrekin egiten zituen, beti, mendiko espedizio eta ibilaldiak. Lagun handiak zituen mendizaleen artean ere "beti izan dut harrera ona" errepikatzen du, eta hori berak ere halakoxea egiten ziolako hurkoari gertatzen zitzaion. 1953an "lau katedralak" izendatu zuen ibilaldia burutu zuen, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak oinez lotzeko ekimena, gaur egun ere egiten dena.
90 urte osatuta egin zion podkast hau osatzen duen elkarrizketa Pello Zabaletak. Artean, buruz argi eta ibilbide txikiak egiten zituela. Gure eduki aukeratuen artean.
7. Sebe Peña (I): Bizitza osoa mendiari lotuta
Sebe Peña mendigoizaleak esaten zuen, Tolosan, mendiz inguratutako lekuan jaio izanak baldintzatu egin zuela eta horregatik zituela horren maite gainak. Anaia Xabier eta biak ibiltzen ziren hara eta hona, goi mendietan bezala, txikiagoetan. Gerra zibilak ordea, garaiko Jaurlaritzaren esanetara jarriarazi zituen eta bizi behar izan zuten erbestea. Madrilen lan egin behar izan zuen luzaro, aseguruetan atera zuen bizimodua aurrera.
Atzerria ezagutzeak, lagunak eta erronka berriak ere jarri zizkion eskura. Peñaren ahotik entzungai EiTB podcasteko aukeratuetan. Pello Zabaletak galderak.
6. Bitoriano Gandiaga (III): Poesiaz
"Urte ilunetan Arantzazun argi bat bazen" dio Bitoriano Gandiagak, bere bizitza biltzen duen podcasteko hirugarren eta azken atalean.
Joxe Azurmendi eta Jose Goitia Arantzazun zeuden, eliza berria modernitatearen zantzu da eta horrek ere badu isla kultur sorkuntzetan. Irakasle garaian ez zuen ondo pasa, orain berriz, beste zeregin batzuetan eta inguru hartan "naturaren parte" sentitzen da eta hala erakusten du bere poesiak.
Umila da izaeraz Gandiaga, baina bestelako irudimena dauka, "sublimatzeko joera handia izan dut" aitortzen du Pello Zabaletak egin zion elkarrizketan.
4. Bitoriano Gandiaga(I): Haurtzaroa
Bitoriano Gandiaga Artetxe Mendatan jaio zen, Orbalain baserrian, 1928ko Urriaren 8an. Arantzazuko Frantziskotarren santutegira lotua izan zen bere bizitza osoa, bertara joan zen ikasketak egitera, artean haur zela.
Irakasle eta poeta, pisu handia du Naturak beregain. "Amak kontu zaharrak eta aitak bertso-berriak" kantatuz eta kontatuz hezi zuten, gerra zibila lehertzear zegoenean. "Aita gizon librea zen" eta hortik bazeukan Bitorianok ere, bai eta amarengandik jaso zuen erlijio-zaletasuna ere. Haur garaiak jasotzen ditugu EITB Podkastean Pello Zabaletak gidatuta.
3. Juan Mari Lekuona: Ahozkotasunaren balioa eta herri literaturaren altxorra
Juan Mari Lekuona olerkari, irakasle eta idazlea da podkast honetako protagonista. Bere bizitzaz, baina bereziki bere poesiaz mintzo da Pello Zabaletarekin egin duen elkarrizketa honetan.
"Doana Jasoz" gure kulturaren onena bilduz osatu zen eta Lekuonatarren isla ezinbestekoa da. Juan Marik, Manuel Lekuona osabaren eskutik jaso zuen ondarea ezagutu eta gordetzeko grina. Haren liburuak irakurtzen hasi ahal izan zuen nerabe zela. Amaren aldekoek, Berasategi familiak, bertsoetan zaletzera eraman zuten.
Ahozkotasunaren balioak transmititu eta herri literaturaren altxorra biltzea lehentasun izan zituen.
2. Rosarito Zabalegi: 11 seme alaben ama eta askoz gehiago
Ordaindu gabeko lana izan da etxekoandrearena, ez horregatik lan erraza; Rosarito Zabalegik "masterra" egin zuen arlo horretan.
1920an Hernanin jaioa, sagardoaren eta sagardotegi bizitzako historiaz eta istorioez hitz egin zion Pello Zabaletari. Mende oso bateko kronika da bere ahotik bildutakoa, errepublika, gerra eta gerra ostea. Emakumeen bizimodua, elizaren indarra eta abar. Joxe Mari Zuza senarra eta biak, eskuz-esku kontu kontari gizarteko kronika borobila eginez.
1. Federico Krutwig
Federico Krutwig hizkuntzalari, idazle eta pentsalariaren bizitza jasotzen da podcast honetan, lehen pertsonan xehetuta.
Etxe oneko semea zen Federico, etxean bertan hezia eta Euskaldun berria. Etxean zuten neskame batekin hasi zuen mintza-praktika eta Euskaltzain izatera iristi zen.
ETAren sorreran, mugimenduaren ideologo izan zen, euskaldun guztiak biltzea helburu zuelarik. "Vasconia"n jasotzen da bere pentsamendua eta Mao-Tse-Tungen idatziak euskaratu zituen, besteak beste. Atzerria ezagutu zuen berez, erbestea ere bai ordea.
10. Martin Ugalde (II): Kazetaritza eta politika, euskararen esanetara
9. Martin Ugalde (I): Haurtzaroa eta gerra garaiko pasarte eta oroitzapenak
8. Sebe Peña (II): Bizitza osoa mendiari lotuta
7. Sebe Peña (I): Bizitza osoa mendiari lotuta
6. Bitoriano Gandiaga (III): Poesiaz
4. Bitoriano Gandiaga(I): Haurtzaroa
3. Juan Mari Lekuona: Ahozkotasunaren balioa eta herri literaturaren altxorra
2. Rosarito Zabalegi: 11 seme alaben ama eta askoz gehiago
1. Federico Krutwig
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Arantzetatik Herrira
Arantzazu historia da, artea, erlijioa, euskara eta natura. Jon Irigoyen Bravok egindako erreportajean, Oñatiko santutegiaren ibilbidea jorratzen da hainbat ikuspuntutatik begiratuta. Hainbat adituren hitzak jasotzen dira audio erreportaje honetan: Juan Ignazio Larrea, Joxe Mari Arregi, Juan Biain, Elena Martin, Paulo Agirrebaltzategi, Alazne Guridi eta Pruden Gartzia.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.

