Zergatik ezin dugu ikusi geure sudurra?
Begiek beti lehenesten dute aurrean duten informazio berria, mugimenduan ari eta pertsonaren biziraupenerako ezinbestekoa dena. Garunak pentsatu ohi du, sudurra beti toki berean dagoenez eta arriskurik batere ez duenez, burmuinak ezikusiarena egiten dio, ahaztu egiten du,nahita, begien ikuseremua beti garbi izateko.
65 urtetik gorako 10 milioi pertsona
Adin horretatik gorako 10 milioi pertsona baino gehiago dago estatuan, biztanleria guztiaren % 20,7 da, estatuko Geografia eta Demografia Institutuak aurten kaleratutakoaren arabera. Biztanleriaren batez besteko adinak ere gora egin du; 1975ean 33 urtekoa zen batez besteko adina; gaur egun, 44 urte eta erdikoa, 11 urte zaharragoa, beraz.
Lurraren sistema klimatikoa ezegonkor
Lurraren sistema klimatikoa ezegonkorra bihurtzen ari da, ziztu bizian. Berotze globala bizkortzen ari da, azkenaldian 0,36 gradu hamarkada bakoitzeko. Litekeena da aurtengo udazkenean El Niño fenomenoak hurrengo hilabeteetarako berotzea areagotzea. Groenlandiako glaziarren lodiera inoizko baxuenetakoa da. Erregai fosilen kontsumoa % 0,9 handitu da 2025ean -petrolioa %1, ikatza %0,4 eta gasa %1,3-.
Itsas mailaren igoera Groenlandiaren eta Antartikaren urtzeagatik
Groenlandiako eta Antartikako izotzak eragin zuzena du munduko itsas mailaren igoeran, lurralde izoztu horietako glaziarrak urtzen doazen neurrian isurtzen baita ura itsasora eta ekarri ohi du gora itsasoaren maila. 1979 eta 2023 urte bitartean Groenlandiak eta Antartikak hamaika bilioi tona izotz baino gehiago galdu dute eta horrek ekarri du itsas maila hiru zentimetro baino gehiago igotzea.
Garoaren konposatu toxikoak
Oviedoko unibertsitateak egin du ikerketa: Asturiasko 10 eskualdetako garo erneberriak aztertuta ohartu dira badituztela konposatu toxikoak. Konposatu horiek geneak kaltetzeko arriskurik ba ote duten jakiteko, euliei garoaren konposatu horiek eman eta konturatu dira mutazioak eragin diezazkieketela.
Ur gezaren erreserbak uste zena baino larriago
Ur gezaren erreserbak, bereziki lurrazpiko akuiferoetan, lehendik modu tradizionalez neurtu eta uste zena baino %33 larriago daude. Batez ere, hiru dira horren zergatiak: nekazaritzaren ureztaketa, baso-soilketa edo deforestazioa, eta ur presak eraikitzea.
Alzheimerrari aurre egiteko bide berria ekar lezake mielina aztertzeak
Neuronen zorroa da mielina, kanpoaldea, neuronen arteko komunikazio azkarra ahalbidetzen duen geruza. Antza denez, kalteak jasan ditzake alzheimerraren fase goiztiarretan, eta baita sintomak agerikoak izan aurretik ere. Orain, kontuan hartu da mielinaren degradazioak Alzheimerraren bilakaeran izan dezakeen eragina.
Adimen-artifizialeko datu-zentroen ur beharra
Ingurumenaren Europako Agentziak ohartarazi du adimen-artifizialeko datu-zentroek beharko duten ur-kantitatea urtearen buruan milioi bat milioi litro ur izan daitekeela, 2024rako aurreikusitakoa baino hamaika aldiz gehiago. Datu-zentro horietako asko Europan lehendik ura soberan ez duten lurraldeetan irekiko direla adierazi dute.
Eurite bortitzengatik mikroplastiko gehiago ozeanoetara
Klima-aldaketak eragindako eurite handi eta bortitzengatik askoz ere mikroplastiko gehiago joaten da ozeanoetara. Urtero, ingurumenera, hamarka milioi tona metriko mikroplastiko botatzen dugu, horren guztiaren zatirik handiena itxasoan aurkituko duguna.
Begi-neke digitala
Oftalmologoek "20-20-20" izeneko jardunbidea proposatzen digute: hogei minutuz behin pantaila begiratzeari uztea, 20 segundoz, eta 20 oineko edo sei metroko distantziara dagoen zerbaiti begiratzea. Hori eginda lortuko dugu begietako muskulu ziliarrari atseden ematea, gertueneko gauzak enfokatzen laguntzen digun muskulua.
Hegaztiak zergatik ez dira erortzen zuhaitz-adarretan lo direnean?
Milioika urteko eboluzioaren biomekanikan dago gakoa. Tendoi tolestatzaile sendo bati esker, hegaztiaren hankaren atzealdetik behatzetaraino doan muskulu-egitura bereziari esker, ez dira erortzen. Hegaztia adarrean pausatu eta belauneko nahiz orkatilako artikulazioak tolesten direnean, tendoia automatikoki tenkatzen da eta behartzen ditu behatzak indarrez ixtera adarrari heltzeko.
Buruko mina ez da burmuinean sortzen
Garezurra inguratzen duten nerbio, muskulu eta egitura baskularretan sortzen da buruko mina, batez ere trigemino nerbioaren sistema aktibatzen denean. Buruko mina pizten da trigemino-nerbioak neuropeptidoak askatzen dituenean eta horiek garezurra inguratzen duten arteriak eta meningeen mintzak dilatatzen dituenean, garezurraren kanpoaldeko inflamazioa da seinaleak bidaltzen dizkiona garunaren kanpoaldeari eta horrek ekarri ohi du buruko mina.
Presio atmosferikoak gugan nola eragiten duen
Presio barometrikoa azkar jaisten denean inguratzen gaituen airearen pisua aldatu egiten da eta horrek zuzenean eragiten du gure gorputzeko likidoetan; artikulazioetako giltzadura-likidoak eta ehun bigunak zabaldu egiten dira atmosferaren presioa jaistean. Artritis nahiz artrosia dutenek errazago antzematen diote aldaketari, artikulazioak zurrundu eta uzkurtzen baitzaizkiete.
Urdaila orroka, digestio-aparatuari erratza pasatzen
Korroskada egiten dugunean urdaila gure digestio-aparatuari "erratza" pasatzen ari zaiola adierazten ari zaigu; horren funtzio nagusia digeritu gabeko janari-hondarrak garbitzea da, mukia eta zelula hilak urdailetik heste lodirantz bultzatzea bakteriorik ez zabaltzeko.
Airbus hegazkinaren 22 orduko hegaldia, geldialdirik gabe
AIRBUS hegazkin-enpresak 22 orduz geldialdirik batere egin gabe hegan egin lezakeen abioia fabrikatu du. Hegazkinaren beraren fuselajeari 20 mila litroko erregai-depositua erantsi diote, hegazkinaren beraren hezurduran ezarri dute depositu-estra.
65 urtetik gorako 10 milioi pertsona
Sodiozko baterien onurak
Lurraren sistema klimatikoa ezegonkor
Itsas mailaren igoera Groenlandiaren eta Antartikaren urtzeagatik
Garoaren konposatu toxikoak
Ur gezaren erreserbak uste zena baino larriago
Alzheimerrari aurre egiteko bide berria ekar lezake mielina aztertzeak
Eguzki-zelulak itsasoaren 10 metroko sakoneran
Adimen-artifizialeko datu-zentroen ur beharra
Gurasoen seme-alabekiko segurtasun-pertzepzioa
Eurite bortitzengatik mikroplastiko gehiago ozeanoetara
Begi-neke digitala
Hegaztiak zergatik ez dira erortzen zuhaitz-adarretan lo direnean?
Buruko mina ez da burmuinean sortzen
Presio atmosferikoak gugan nola eragiten duen
Urdaila orroka, digestio-aparatuari erratza pasatzen
Usainak nola jasotzen diren burmuinean
Hidrogenoa sortu, metanoaren pirolisiaren bidez
Airbus hegazkinaren 22 orduko hegaldia, geldialdirik gabe
Test fidagarria adimen-gaitasun handiei antzemateko
Nerabeak eta sugeak
Ozeanoak, gero eta beroagoak
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
24 orduak 50 urte
Euskadi Irratiko eduki berezia, "24 orduak euskaraz" ekimenak 50 urte bete dituela gogoratzeko. Iñaki Guridik eta Maider Segurolak Belodromotik zuzenean egindako irratsaioa, gonbidatu bereziekin eta zuzeneko musikarekin; eta 1976ko martxoaren 27an bizi izandakoaren laburpena, artxibotik berreskuratuta.

