1. Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua
Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da Orai zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu egin zitzaion Hendaiarrari. Izan ere, "programatzeak beste logika bat dauka" eta horrek erakarri zuen mundu honetara. Orain, hizkuntza eta adimen artifiziala elkartzen dituen proiektu honetan dabil buru belarri.
Orai-k bi arlotan, testuan eta hizketan ikertzen du. Canterori, oso garrantzitsua iruditzen zaio euskarazko testuen arloan aurrera pausoak ematea, ikerketan emaitza onak izateko ingelesezkoekin lan egin behar izaten dute euskarazko eredurik ez dagoelako. Hizketaren arloan ere badabil, laguntzaile pertsonalizatuekin, eta ahotsaren sintesian hastekoa da.
4. Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
Fisikaria da Lurdes Ondaro Mallea, Kosmologia konputatzailean ikertzailea. Telebistan dokumentalak ikusiz sortu zitzaion horretarako jakin-mina. Karrera amaituta, DIPCen egonaldi bat egin, gustatu, eta sakontzen jarraitu du. Argitzeko, alderaketa egin digu: "Astrofisikan, astroei, zeruko objektuei begiratzen zaie, izarrei, zulo beltzei, galaxiei eta... Kosmologian, unibertsoa bere osotasunean ikertzen da". Alegia, unibertsoaren sorrera, eboluzioa, egungo egitura... Galdera sakonak dira, nondik gatozen eta zeintzuk diren fisikaren arauak eta abar. Horretarako unibertsoaren simulazioak.
3. Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan, letretako jakintza-arloetan baino, esperimentazioak ordea badu lekua bere ikerketa esparruan ere. Alor bakoitzak du bere ikertzeko modua eta metodologia, eta "datuak" eskuratzeko bidea eta datu horiek "modu zintzoan erabiltzea eta errealitatearen azalbideak proposatzea" da berak darabilena.
Ariztimuñok, Euskararekiko zuen interes orokorragatik aukeratu zuen Filologia, gerora sortu zaio ikertzeko grina. Garbi dauka, hizkuntza aztergai konplexua dela, ez dela neurtzen erraza.
2. Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte soinketa irakasle edo entrenatzaile izateko irtenbidea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo psikologoen bezala, osasun arloan lan egiteko aukera zabaldu zaie.
Marenek betidanik lan egin nahi izan du pertsonekin eta Donostiako Onkologikoan ari da ikerketa bat burutzen, minbizia duten pertsonei tratamenduan zehar ariketa fisikoak egiten dien onura neurtzeko eta zer ariketa-mota komeni zaien ikusteko. Hasieran zaila egin zitzaion egoera gogorra bizitzen ari diren gaixoekin ihardutea, orain ordea "aberasgarria" egiten zaio egunerokoa. Marenen ustez gizarte geroz eta sedentarioagoan funtsezkoa da pertsonak mugimenduan jartzea. Hiru urteko ikerketan murgilduta dago, baina gerora ere, osasun-munduari lotuta jarraitu nahiko luke.
4. Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
3. Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
2. Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
Iradokizunak
EHU - Ekinean
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
PrebenTIK
IKT eta sare sozialek ezkutatu ditzaketen arriskuetaz ohartarazi nahi duen podcasta da "PrebenTIK". Fikzioaren bidez, arrisku kasu errealak lantzen dira eta hauetan oinarrituta azaleratzen dira adibideak, egoera zail horiei nola aurre hartu eta prebentzioaren garrantziaz ohartarazteko. Tresnak eskura jartzea da helburua.
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

